Albistea entzun

A-9an agindurik ez zuela desobeditu argudiatu du Masek

Berria -

2015eko urtarrilak 16

Artur Mas presidenteak, Joana Ortega presidenteordeak eta Irene Rigauk Hezkuntza kontseilariak erregu helegiteak aurkeztu dituzte Kataluniako Justizia Auzitegian, eta azaroaren 9ko herri galdeketan desobedientzia deliturik ez zutela egin argudiatu dute.

Espainiako Auzitegi Konstituzionalak prozesu parte hartzailea bertan behera utzi arren hura debekatzeko «agindu zehatz eta argirik» ez zela egon nabarmendu dute Generalitateko agintarien defentsek, eta Espainiako Gobernuak eta Fiskaltzak nolabait «baimendu» ere egin zutela erantsi dute, Konstituzionala ez zutelako debeku zorrotz bat ematera behartu.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Fernandez, azaroan, La Plata hirian egindako ekitaldi batean. ©DEMIAN ALDAY / EFE

Cristina Fernandezi sei urteko kartzela zigorra ezarri dio auzitegi batek

Mikel Elkoroberezibar Beloki

Ustelkeria leporatu diote, eta inhabilitazioa ezarri. Foruduna denez, Argentinako presidenteordeak babesa izango du 2023ko udaberrira arte

Errusiako armadako tanke batzuk ariketa militarrak egiten Rostov eskualdean, iazko urtarrilaren amaieran. ©EFE

Neguak gerrari eragingo dio

Igor Susaeta

Elurrak, hotzak eta eguzki orduen urriak baldintzatuko dituzte guda zelaiko mugimenduak eta horien ondorioz sortutako abaguneei eman beharreko erantzunak.
Indonesiako zigor kodearen erreformaren kontrako protesta bat, atzo, herrialdeko parlamentuaren parean, Yakartan. ©MAST IRHAM, EFE

Indonesiak urtebeteko espetxearekin zigortuko ditu ezkontzatik kanpoko sexu harremanak

Gorka Berasategi Otamendi

Parlamentuak zigor kodea moldatzea onartu du gaur. Erreformaren bidez, debekatu egin du apostasia, agintariak iraintzea eta aurrez abisurik eman gabe protesta egitea.

Kolonbiako eremu deforestatu bat. ©Mauricio Dueñas Castañeda, EFE

Deforestazioaren aurkako araudia adostu dute Europar Kontseiluak eta europarlamentuak

Gorka Berasategi Otamendi

Egitasmoaren helburua da baso suntsitzearekin lotutako salgaiak Europako Batasunaren merkatutik kanporatzea. Produktu jakin batzuk merkaturatzen dituzten enpresek ziurtatu beharko dute beren ekoizpen kateek ez dutela deforestazioa eragiten.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...