GAKOAK

2022ko uztailaren 27a
00:00
Entzun
Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako Euskadiko Osasun Publikoko Lege Proiektuko 96 artikuluetako batzuk dira ondorengoak:

Xedapen orokorrak
1. artikulua. «Euskal herritarren osasuna, interes goreneko ondasun publiko gisa, ahalik eta maila gorenean babestea eta sustatzea, osasun arloan pertsonek dituzten eskubideak, aukera berdintasuna eta ekitatea bermatuz».

Herritarrak eta osasuna
11. artikulua. «Herritarrek, zuzenean edo ordezkatzen dituzten erakundeen bidez, osasun publikoko ekintzetan parte hartzeko eskubidea dute».
18. artikulua. «[Herritarren betebeharra da] informazioa izatea, eta norbere eta bere komunitatearen osasunarekiko jarrera aktibo eta arduratsua izatea».

Sistemaren koordinazioa
37. artikulua. «EAEko Administrazio Orokorrak, eta administrazio foralek eta tokian tokikoek elkarrekin kolaboratuko dute, eta forma koordinatuan jardungo, Euskadiko Osasun Publikoko Sistemaren kohesioa bermatzeko».
43.4 artikulua. Osasun Publikoko Kontseiluaren funtzioak, besteak beste: «Txosten, iradokizun, gomendio, ikerketa eta proposamenak egitea» eta «administrazio publikoak aholkatzea».

Prestazio eta ekintzak
53. artikulua. «Osasun administrazio publikoek elikadura osasuna babestera zuzendutako ekintzak sustatuko dituzte».
55. artikulua. «[Osasun larrialdiei aurre egiteko] zaintza sistemak, komunikazio sareak eta datuen analisia ezarriko dira, osasun publikoko arriskuen presentzia azkar eta goiz detektatzeko eta ezagutzeko».
65. artikulua. «Administrazio publikoek menpekotasunen arreta integralerako neurriak sustatuko eta garatuko dituzte, drogodependentziekin zein jarrera adikzioekin lotutakoak».

Ezagutzaren kudeaketa
67. artikulua. «[Euskadiko Osasun Publikoko Informazio Sistemaren esku egongo da] Euskadiko osasun informazioaren erregistroa, prozedura, zainketa eta bidalketa bermatzea».

Ardura partekatua
92. artikulua. Osasun publikoa arriskuan jar dezaketen lege urraketak egiten dituztenei 600.000 eurorainoko zigor ekonomikoak jarri ahalko zaizkie, urraketaren larritasunaren arabera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.