Eskolan maskara kentzeko bidea ireki du Macronek

2021eko irailaren 23a
00:00
Entzun
Osasun egoerak hobera egiten duen departamenduetan neurriak malgutuko dituela erran zuen atzo Emmanuel Macron Frantziako presidenteak. Urriaren 4tik aitzina, azken zazpi eguneko intzidentzia tasa 50etik behitikoa duten departamenduetan maskara ez da izanen derrigorrezkoa Lehen Hezkuntzan. Izan ere, ikasleek bigarren arrisku mailarekin egin zuten eskola sartzea, eta, ondorioz, hainbat neurri bete behar dituzte, tartean maskara erabiltzea. Urriaren 4tik, berriz, departamendu zenbaitetan lehen arrisku maila aplikatuko dela baieztatu du Frantziako Gobernuak. Halere, oraino ez dute finkatu non aplikatuko den neurria; baina, azken datuen arabera, Ipar Euskal Herria barnean duen Pirinio Atlantikoetako Departamenduko intzidentzia tasa 62koa da.

Era berean, lurralde horietan, edukiera mugatua duten lekuek aukera izanen dute malguago ibiltzeko, baina ez dute zehaztu zer baldintza izanen diren. Haatik, Macronek segurtatu du herritarrek osasun ziurtagiria erabiltzen segitu beharko dutela departamendu guztietan, intzidentzia tasa 50etik beherakoa izanik ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.