Bi euskal ekintzaile bota ditu Marokok Mendebaldeko Saharatik

Arantxa Iraola -

2019ko urtarrilak 2
«Ongi etorri Marokora». Ostiralean heldu ziren Patricia Ibañez eta Irati Tobar euskal ekintzaileak Mendebaldeko Saharara, Aaiunera, eta berehala sentitu zuten Marokoko agintarien jazarpena; haien hitzetan eta ekintzetan. Hassanna Aalia ekintzaileren familiaren etxean hartu zuten ostatu bi andreek, eta hainbat keinuren bidez jakin zuten Polizia zelatan zutela. Astelehenean, berriz, alde egiteko agindu zieten; galdekatu egin zituzten, bilerak egiten aritzea leporatu zieten, eta taxi batean Marokora eraman zituzten: Agadirrera, hain justu ere.

Hantxe ziren atzo biak. «Ongi gaude», azaldu zuen Tobarrek. Beren kaxara joanak ziren biak Mendebaldeko Saharara, elkartasuna erakustera, eta hango egoera bertatik bertara ikustera. «Amorruz» hartu zuten bertatik alde egiteko agindua.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna