Koronabirusa

Fiskaltza ikertzen ari da hildako baten senideen salaketa

2020ko ekainaren 26a
00:00
Entzun
Espainiako Fiskaltza Nagusiak jakinarazi duenez, Nafarroan salaketa bat ikertzen ari dira, ospitalean hildako gaixo bati emandako zerbitzuaren harira. Gaixoaren Defendatzailea elkarteak jo du fiskalarenera, hildakoaren senideen salaketa jaso ostean. Salatu dute Nafarroako Ospitale Gunean «laguntza ukatu» ziotela: arnasgailua «kendu» egin ziotela. 73 urte zituen gizonak, eta pankreatitisarekin erietxeratu zuten.

Fiskaltzak asteotan zabaldu ditu ikerketa gehiago ere osasun zerbitzuekin eta zahar etxeetako arretarekin lotuak. Ofizioz hasi dituzte horietako batzuk, adinekoen egoitzetako hildako kopurua ikusirik, baina EAEko eta Nafarroako fiskaltzek ez dute arau hausterik ikusi. Egoitzen harira hiru salaketa zehatz ere jaso dituzte, baina artxibatu egin dituzte, ez dutelako delitu zantzurik sumatu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.