Errenta zerga berreskuratzeko asmoz, amek justiziara joko dute Nafarroan

Jon Fernandez -

2018ko azaroak 9
Amatasunagatik errenta zerga berreskuratu nahi duten ama batzuek iragarri dute «soilik bide judiziala» geratuko zaiela Nafarroako Ogasunari eskatzeko dirua itzultzeko. Maria Mena amen ordezkariak azaldu du bide judizialean «irabazteko aukera» izango dutela esan diotela aholkulari judizialek. Espainiako Konstituzioaren 14. artikuluari eutsiko dio amen defentsak, zeinak esaten baitu espainiar guztiak direla berdinak legearen aurrean.

Joan den urriaren 5ean, Espainiako Auzitegi Gorenak ebatzi zuen ezin zaiola errenta zergarik ezarri Gizarte Segurantzak ordaindutako amatasun laguntzari. Hala ere, epaiak ez dauka zuzeneko eraginik Hego Euskal Herrian, burujabetza fiskala dela-eta, ogasun propioak eta zergen inguruko legedi propioak dauzkatelako lau foru lurraldeek. Urriaren 5eko epaia Espainiako Errentaren legeari buruzkoa zen bakarrik. Hala ere, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiek erabaki zuten errenta zergan atxikitakoa bueltatzea; Nafarroako Gobernuak ez, ordea. Bide propioa aukeratu du Iruñeak: 2019tik aurrera zerga kenkariak ezarriko ditu errentaren arabera, %25era artekoak kuotaren gain.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna