Alberto San Juan izango da Balentziaga Disney Pluseko telesailean

Alberto San Juan aktorea. DISNEY PLUS.
urtzi urkizu
Donostia
2022ko ekainaren 7a
00:00
Entzun
Moriarti ekoiztetxeko Jose Mari Goenagak, Jon Garañok eta Aitor Arregik atzo hasi zituzten Cristobal Balentziaga diseinatzailearen inguruko telesailaren grabaketak, Gipuzkoan. Euskal Herriko hainbat herri eta hiritan, Parisen, eta Okzitaniako Bordelen eta Tolosan ere egingo dituzte grabaketak. Balentziagaren rola Alberto San Juan aktoreak (Madril, 1968) jokatuko du. Bi Goya sari irabazi ditu San Juanek, eta antzerkian bide luzea egin du. Nabarmendu du «luxua» dela proiektuan parte hartzea: «Lau hilabetetan hiru pelikula grabatzea bezala da, hizkuntza desberdinetan, eta garaien aldaketekin».

Moriartiko zuzendariek adierazi dute San Juanek proba egin zuenean berehala ikusi zutela bilatzen zuten Balentziaga izango zela: «Oso harro gaude berarekin lan egiteagatik. Proiektuan duen inplikazioa erabatekoa da». Telesaileko ia eszena guztietan San Juan agertzen dela azaldu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.