Vithkuqi, erlijioen borrokari aurre egiteko alfabetoa

2018ko maiatzaren 10a
00:00
Entzun
Albaniak eragin kultural ugari izan ditu historian zehar. XX. mende hasierako bilera batean erabaki zuten zer alfabeto erabili behar zen albanieraz idazteko: greziarra, arabiarra edo latindarra. Ordura arte ez zegoen zehaztua, eta latindarraren alde egin zen. Baina bazegoen albanieraz idazteko propio sortutako alfabeto bat, Naum Bredhi albaniar nazionalismoaren ikonoak sortua. Vithkuqi izena du.

Hain zuzen, Albaniako gizartean erlijioak izan zezakeen eraginari aurre egiteko sortu zuen. Izan ere, ulertzen zuen komunitate erlijioso zehatz bati keinua egitea zela albaniera alfabeto arabiar, greziar edo latindarrean erabilita. Horregatik, alfabeto neutro bat sortzea pentsatu zuen. Idazkera horren oinarriak zeintzuk ziren zehazten zuen liburu bat argitaratu zuen, eta sona handia izan zuen albaniera hitz egiten zen lurraldeetan. Baina Konstantinoplako patriarka ekumenikoak ez zuen saiakera hori begi onez ikusi, eta Bredhi hiltzeko agindua eman zuen. Gaur arte ahaztua egon da, harik eta Edon Muxhaxheri diseinatzaileak horren berri izan, eta ezagutarazten hasi den arte. Egun, tatuajeak egiteko erabiltzen da gehienbat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.