Euzko Gaztedi eta bortxaren erabilera

2018ko abuztuaren 1a
00:00
Entzun
ETA ez zen izan 60ko hamarraldiaren amaieran bortxaren erabilpenean urratsak egin zituen erakunde abertzale bakarra. EGIn ere —Euzko Gaztedi, EAJren gazte erakundea— gogoeta egin zuten horren inguruan, eta ordura arteko ekintzak —pintaketak eta ikurrinak jartzea— gogortzea erabaki zuten. «Garai hartan, Euzko Gaztedikook bortxa erabiltzea ETAkoei gu ere borrokan ari ginela esateko modua zen; bortxa bai, baina inor bahitu edo hil gabe», esan zion EGIko kide izandako Juan Mari Feliuk Argia aldizkariari 2017an.

1968an, hainbat eraso egin zuen EGIk lehergailuz; entzutetsuena, maiatzaren 9an Espainiako Itzulian egindakoa. Baina 1969ko apirilean EGIko bi kide, Alberto Asurmendi eta Jokin Artajo, hilik suertatu ziren Ultzaman (Nafarroa), lehergailu batek eztanda egin zienean. Hor amaitu zen EGIren jarduera armatua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.