Koronabirusa

AstraZenecaren bigarren dosiaren eztabaida, atzeratuta

Erizain bat txerto baten dosi bat prestatzen. GORKA RUBIO / FOKU.
Maria Ortega Zubiate
2021eko maiatzaren 1a
00:00
Entzun
AstraZenecaren bigarren dosia emango duten ala ez jakinaraztekoa zen atzo Carolina Darias Espainiako Osasun ministroa, baina Espainiako Gobernuko Osasun Batzordeak jakinarazi du erabaki hori beste lau eta sei aste artean atzeratuko dutela. CombiVacs izeneko ikerketaren emaitzak jakitean emango dute erabakiaren berri, Osasun Ministerioak adierazi duenez: lehen dosia Pfizerren txertoekin bateragarria den ikusteko.

Erabaki hori AstraZenecaren eta EMA Sendagaien Europako Agentziaren gomendioen aurka doa, biek adierazi baitute txertoaren bigarren dosia lehenengotik hamabi astera hartzea dela gomendagarriena, eta datorren astean beteko da epe hori lehen txertoak eman zituztenetik. Beste zenbait estatuk bigarren dosia etxe berekoa ematea erabaki badute ere, Madrilek «ebidentzia zientifikoaren» alde egin du.

Irabaziak bikoiztu ditu

Aurtengo lehen hiruhilekoa oso oparoa izan da AstraZenecarentzat. Izan ere, botika etxeak Londresko Balioen Burtsari jakinarazitakoaren arabera, 2021eko lehen hiruhilekoan aurreko urtekoaren irabazien %108,2 lortu du: bikoiztu egin ditu, alegia. Lehen hiru hilabeteetan, 1.288 milioi euroren aldea atera dio iazkoari.

Urtebeteko irabazietan ere gora egin du: 6.039 milioi jaso ditu azken urtean. Horietatik 226 milioi, hain zuzen, enpresaren izena famatu bilakatu duen produktuak eman dizkio: COVID-19aren aurkako txertoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.