EGUTEGIA

2022ko otsailaren 10a
00:00
Entzun
Herenegun, hezkuntza akordioa lortzeko lantaldeko presidenteak agiri bat aurkeztu zuen, lehen aldiz, eta ordura arte jasotako ekarpenak laburbildu zituen. Orain, eztabaidarako tartea zabalduko dute berriz ere. Data batzuk zehaztu dituzte:
Otsailak 18. Alderdiek eta lantaldetik pasatutako eragileek otsailaren 18ko 12:00ak arte izango dute aukera testuari egin nahi dizkioten zuzenketak aurkezteko.
Otsailak 21. Lantaldeak bilera egingo du, aurkeztu diren zuzenketak aztertzeko.
Otsailak 28. Lantaldea berriz elkartuko da, eta jasotako zuzenketak bozkatuko dituzte alderdi politikoek. Horren ostean, testua Hezkuntza Batzordera igorriko dute, eta, han adostasuna lortuz gero, Eusko Legebiltzarreko osoko bilkurara. Hartan adosten duten dokumentua igorriko diote Eusko Jaurlaritzari, legea egin dezan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.