Albistea entzun

Sasetako lubakiak biluzten

Aranzadik hamar metroko lubaki bat aurkitu du Arripilleta muinoan. Tankeak oztopatzeko beste zulo bat ere topatu dute, mendi magalean
Arripilleta muinoko lubakia.
Arripilleta muinoko lubakia. JON URBE / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Iñaut Matauko Rada -

2022ko uztailak 22 - Zizurkil

Aranzadi zientzia elkarteko arkeologoek Saseta defentsa sistemako beste lubaki bat aurkitu dute, Arripilleta muinoaren gailurrean oraingoan. Hamar metro inguru luze da defentsa zuloa, baina bi muturrak baino ez dituzte induskatu. Manex Arrastoa historialari eta proiektuaren zuzendariaren arabera, dozenaka munizio arrasto topatu dituzte lubakian eta inguruan, baita objektu berriagoak ere: besteak beste, ehizarako kartutxoak eta zaldien ferrak.

Javi Buces eta Karlos Almorza historialariek 2015eko liburu batean jaso zituzten testigantza batzuetatik abiatu zuten ikerketa. Bazekiten Andatza mendilerro osoan 36ko gerrako defentsa posizioak zeudela, eta 2019an jakin zuten Arripilletako gailurrean lubaki bat zegoela. Hala ere, Julien Blanco Aranzadiko arkeologoaren arabera, aurtengo indusketaren helburua zen defentsa posizioaren elementuak deskubritzea, posizioa bere osotasunean ulertzeko.

Lubaki estua eta baxua da, eta hori bi arrazoirengatik izan daitekeela dio Arrastoak: batetik, denbora gutxian egin behar izan zutelako, eta, bestetik, lubaki horrek ez zuelako horrenbesteko garrantzirik sisteman.

Aurkitu berri duten trintxerak modua eman dio Aranzadiri Kandido Saseta Eusko Gudarosteko kapitainak Andatza mendilerroan antolatu zuen defentsaren erradiografia hobea izateko. Arrastoa historialariaren arabera, Arripilletako lubakia tropa kolpistek Belkoain kontrolpean hartu ostean ireki zuten, azpian dagoen Zarateko benta, orduan Eusko Gudarostearen kuartela zena, hobeto babesteko.

Lubakiaz gain, beste zulo bat ere topatu dute zientzialariek, mendiaren magalean. Muniziorik ez dute aurkitu beste zuloan, eta, posizioa ez denez egokia tiro egiteko, indusketak egiten ari diren zientzialarien hipotesi nagusia da tankeak oztopatzeko zuloa zela. Blancoren arabera, iturriek diote tropa kolpistek tankeekin egin ziotela eraso Zarateko bentari; horregatik uste dute mendiaren magalean aurkitu duten zuloak «tankeak oztopatzeko» balio zezakeela. Muinoko lubakia baino zabalagoa eta altuagoa da zulo hori.

Arripilleta muinoa Eskaltzu mendiaren parean dago, 500 metro eskasera; joan den urtean ere indusketak egin zituzten hor, baina orduan gerra material gehiago aurkitu zuten: mila aztarnatik gora.

Saseta defentsa sistema

36ko gerran tropa kolpisten aurkako lehen defentsa antolatua izan zen Sasetak Andatza mendilerroan egin zuena. 1936ko uztailean hasi zuten estatu kolpea Francisco Francoren agindupeko tropek, eta abuztuan iritsi ziren Gipuzkoa erdialdera. Abuztuaren 11tik 15era bitartean Tolosa, Villabona, Zizurkil, Aduna, Irura eta Sorabilla hartu zituzten, eta, Arrastoaren hitzetan herrietan erresistentzia egitea «ia ezinezkoa» zenez, Saseta Andatzako mendilerroan defentsa antolatzen hasi zen hilaren 5ean.

Oria ibaiaren mendebaldeko ia muino guztietan ireki zituzten lubakiak, eta tropa frankisten aurreratzea moteltzea zen helburua, Eusko Gudarosteak beste leku batzuetan erresistentzia eta estrategia berrantolatzeko. Eta, hein handi batean, lortu zuten helburua, ia hilabeteko erresistentzia egitea lortu baitzuten baliabide gutxirekin, baina, azkenean, Francok herrialde guztiaren kontrola eskuratu zuen urte bereko urrian.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Poliziak, gaur goizean, Getxoko Itzubaltzeta auzoan. ©Marisol Ramirez / FOKU

Getxoko Itzubaltzeta auzoko Nagusien Etxea hustear da Ertzaintza

Berria

Hainbat lagun bertaratu dira hustu ez dezaten exijitzera. Espazio hori erretiratuentzako eremu bat da egun, eta euskaltegi bat ere badu.

Osasun langile bat koronabirusa antzemateko test bat egiten, Nafarroan. ©JAGOBA MANTEROLA / FOKU

Koronabirus datuak gero eta hobeak dira Nafarroan

Iñaut Matauko Rada

Azken astean 353 kasu positibo antzeman dituzte: joan den astean baino %52 gutxiago. Lau astez jarraian behera egin du intzidentzia metatuak.

Indarkeia matxistaren aurkako protesta bat, Getxon, artxiboko irudian ©berria

Algortako mugimendu feministako bi kide ikertzen ari dira desobedientzia delitu larriagatik

Irati Urdalleta Lete

Algortako Portu Zaharreko jaietan ziztatu egin zutela salatu du neska batek. Ertzaintzaren arabera, ez zioten utzi neska artatzen; mugimendu feministako kideek ziurtatu dute ertzainekin adostu zutela nola jokatu. Prentsaurrekoa egingo dute 18:00etan; herritarrei bertaratzeko eskatu diete.

Duela bost urte baino %25 haur gutxiago jaio dira lehen sehilekoan Hego Euskal Herrian

Irati Urdalleta Lete

Iaz baino %2,4 haur gutxiago jaio dira aurten urtarriletik ekainera.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...