Pentsioen legea ez onartzeko eskatu dute

Mitxel Lakuntza, ELAko idazkari nagusia hautatua izan ondorengo hitzaldian. MONIKA DEL VALLE / FOKU.
2021eko azaroaren 26a
00:00
Entzun
ELAren Kongresu Konfederalean bildutako ordezkariek gehiengo handiz onartu zuten EAJri, EH Bilduri eta Elkarrekin Podemosi eginiko interpelazio bat. Lan erreforma indargabetzeko eta pentsioen lege berriari uko egiteko eskatu zieten hiru alderdiei. Luis Fernandez Centeno ordezkariak defendatu zuen ebazpena, eta alderdiek eskaera bete ezean mobilizazioak iragarri zituen. «Gora greba orokorra!», oihukatuz amaitu zuen.

Lege proiektua abenduaren 2an iritsiko da Espainiako Kongresuko osoko bilkurara. Astelehenean, testuak aurrera egin zuen lan batzordearen onespenarekin, eta aldeko botoa eman zuten Unidas Podemosek eta EAJk; EH Bildu, berriz, abstenitu egin zen. ELAk bere ebazpenean lan erreforma ere aipatu zuen, eta hura ere ez onartzeko eskatu zien alderdiei. Haren eztabaida hasia da, baina motelagoa doa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.