SOSLAIA. Annemiek van Vleuten

Ez du izan aurkaririk

Imanol Magro Eizmendi -

2018ko uztailak 17
Azken lau etapetatik hiru irabazita, eta bigarrenari 4.12ren aldea aterata. Hori da itzuli handi bat nagusitasunez irabaztea, eta hori da Anemiek van Vleutenek (Mitchelton) Italiako Giroan lorturikoa. Herenegun bukatu zen, eta herbeheretarrak are gehiago loditu du bere palmares handia. 36 urte betetzear dagoenean, Giroa irabazi gabea zen, eta buru-belarri prestatu du aurten. Lanak bere fruitua eman du. Oroitzapenerako geldituko dira Zoncolanen irabazitako etapa; batez ere, Diga di Campo Moroko kronoigoerako erakustaldia.

Bestalde, nabarmentzekoa da euskal herritarren lan bikaina. Eider Merinok (Movistar) zortzigarren postuan bukatu du sailkapen nagusian, eta Ane Santestebanek (Ale Cipollini) bederatzigarren. Enara Lopezek (Bizkaia-Murias) 121. bukatu du.

Merinok eta Santestebanek, dena den, ez dute atsedenik izango, gaur La Course jokatu beharko baitute, Frantziako Tourrak antolatzen duen egun bateko lasterketa. 112 kilometro ditu, eta probaren amaiera gizonezkoen gaurko etaparen oso antzekoa da.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna