Alarde fundazioak gazteei esan die ez duela «inor kanpoan uzten»

Mezu parekidea zabaldu duten gazteak. BERRIA.
Erredakzioa
2019ko urriaren 19a
00:00
Entzun
Hondarribiko alardean (Gipuzkoa) andreek nahi bezala parte hartzearen alde agertu zen joan den astean desfile baztertzailearen bueltako gazte talde bat —soldadu gisa desfilatzen duten gizonak eta kantinera izan diren emakumeak—, eta, atzo, desfile hori antolatzen duen erakundeak erantzun egin zion, ohar bidez. Alarde fundazioa prest agertu da gazteei «entzuteko», baina aurrez ohartarazpena egin die: «Alarde fundazioak ez du inor kanpoan uzten, eta ez du eragozten irailaren 8ko ekitaldiak bestela antolatzeko prest dagoen edozein alternatiba egon dadila».

Alardearen inguruko gatazka konpontzeko, emakumeen parte hartzea bideratzera deitu zuten gazteek. Nabarmendu zuten egungo desfilea «mendeetako aldaketen emaitza» dela, eta «XXI. mendeak eskatzen dituen aldaketak bermatu» egin behar direla etorkizuna ziurtatzeko: «Hondarribiko emakume bakar batek alardean modu batean zein bestean parte hartzeko nahia badu, eskubide osoa duela iruditzen zaigu. Eta, hain zuzen ere, bakoitzak bere aukera modu askean egitean datza gatazka honi amaiera emateko modu bakarra».

Fundazioaren ustez, ordea, askatasun hori «bermatuta» dago jada, andreak Jaizkibelen atera daitezkeelako —nahiz eta ez duen propio aipatu konpainia parekidea—. «Alarde fundazioak hori errespetatzen du. Hori dela eta, guk antolatzen dugun alardearekiko errespetua eskatzen dugu».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.