Ikastetxetik, erabilera bermatu

Andres Osa 'Sakona'
2019ko otsailaren 6a
00:00
Entzun
Euskaraldia kanpaina amaitu da. Balorazioa oso baikorra egin ere bai. Ahalegin handia. Publizitaterik ez zaio falta izan. Baina egiteko dagoena serio hartu beharrekoa da. Euskararen erabilerari buruz irtenbide sendoagoak behar ditugula esatera ausartuko ginateke. Egunerokotasunean kokatzen bagara, iraunkorrak, ez hain ikusgarriak, apalak, ez zaratatsuak, baina etekin handikoak. Euria ere, behar den tokian zarra-zarra, graziaz egitea lurrarentzat onena.

Errealitate gordina: ikastetxe batenatarian, kanpoaldean, barruan, zer entzuten dugu? Segituan ohartuko garaeuskarari arnasa falta zaiola. Gelan euskaraz bai, beno... Baina gelatik kanpo pasabide, eskailera, jolastoki, jantoki, etxera bidean, kalean... ikasleen ahotik, salbuespenak salbuespen, euskararen arrastorik ez.

Gaur egun, D ereduan ari diren eskola guztietan premiazkoena, gelatik kanpoko harremanak euskaraz izatea da. Hor, harrobi horretan sendotu eta kateatzen dira sustarrak eta zainak, ohitura onak eta sanoak jaso eta jokabide iraunkor bihurtu. Bide batez, euskara salbatu nahi bada, Euskara eta herrimina, elkarri hauspoa emanaz etenik ez duen sinbiosia aplikatu. Hala ez badugu egiten, gureak egin du.

Nondik hasi? Zer egin? Gaurkoan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza hartuko dugu. Eskola publiko, Ikastola eta oro har, D ereduko ikastetxetan murgilduko gara.

Plangintza zehatza,gozoa eta atsegina

Hitzetan ez gelditu. Bizitzan intentzio onez soilik ezer ez, ekintzak behar ditugu. Lehenbizi aztertu ongi zer egin nahi dugun egoera tamalgarri horren aurrean. Bizitzan arazoa ezagutzea gauzarik onena da, eta ezjakintasuna txarrena.Horrelako zerbait esan zuen Sokrates filosofoak. Gehituko nuke, bada txarragorik: jakitun izan, arazoa ezagutu eta ezer ez egitea.

Urtero, hilabete pare bateko euskararen erabileraren aldeko kanpaina egin udazkenean. Era askotako ekintzak planifikatu litezke eta aniztasun horretan aktiboak izango diren pertsonak behar dira. Kanpaina horrek fruituak emango baditu, ikastetxeko langileen esku-hartze serioa eskatzen du, serioa bai eta umoretsua. Baina kontu izan, ekintza guztiak ikasleen ikasketa eta heziketaren arrastotik aldendu gabe. Alderantziz, ikasketen lagungarri bihurtuz. Konbinazio sinergikoa zuzen aplikatuz.

Adibide gisan puntu bakar batzuk. Plangintzak, langileen partaidetza izan behar du zer egin asmatzen eta batez ere gauzatzen. Puntu bakan batzuk. Jolasaldiak, kirol arloko aktibitateak, aste barruan zein asteburutan. Ekintza horietan buru-belarri sartuta ibili behar da. Kultur ekintzak, gelen arteko berdin taldeen arteko aditz eta esaldi zaharren lehiaketak, ipuin kontaketak eta abar luzea. Noizbehinka, ikasleen gustukoa den pertsonaren bat, ekintza horren inguruan tertuliatxoak. Euskal Herrian egiten diren literatura lehiaketetan aurkeztu lanak, irrati gelatxoa martxan jarri egunero ordu erdi bat gustukoa gertatzen zaie... hitz batez, atsegin izango duten beste ekintza asko gradualki planifikatu. Eta paparrean erabili «niri euskaraz» eta erdaraz ari denari pasatu. Kanpainan zehar «euskaraz mesedez» esaldia ez erabili, kalterako baita. Kanpaina horiekin galdu ezer ez da egiten; irabazi, ordea, asko.

Urteak etorri, urteak joan eta euskararen erabilera atzerantz doa. Anekdota gisa diogu, baina esanguratsua ondorengoa. Euskaraldian murgilduta zebilen irakasle batekin topo egin genuen, eta galdetu: «Ekintza hau ederra izanik, ikastetxeetan zergatik ez diagu ikasleen artean erdal girotik atera eta euskararen erabilera piztu?». Erantzuna: «Baaa, zaila zegok, inportanteena euskaraz ikasita ateratzen dituk». Erantzunik onena, gure poeta handi batek eman zuen, eta burua altxatuko balu, lotsaz, baina errespetuz erantzungo lioke: «Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek hitz egiten ez dutelako baizik».

Herri mailan euskararen alde egiten diren ekintzak iratzargailu lana betetzen dute, baina ikastetxetan egiteak emaitza sendoak, apalak, baina iraupenezkoak dira. Ez dute burrundarik, ez argazkirik, ez telebistarik, baina lagunekin kalean, etxean, lantegian, toki guztietan euskaraz. Egin saiakera. Ondo egin diren kanpainak emaitza oso onak eman dituzte. Pentsa! Milaka gaztetxo barra-barra euskaraz ari dela ikustea eta entzutea zer den! Bidea irekita dago eta emaitzak badira. Gogotsu hasi eta ez etsi. Ikasturtero kanpaina berria!

Beste kontua da, A eta B ereduek bere horretan behar dute in secula seculorum? Funtzionarioak maila guztietan, eta pribatuak izan arren, establezimendu publikoetan, eta abar... Zer-nolako berebizikoeskakizun maila dagoen aztertubeharko litzateke. Beste baterako lagako dugu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.