USO PASEA, BELATZ ETA TIRO ARTEAN

Badoa Mario Draghi, eta badator Christine Lagarde. Europako Banku Zentraleko presidentearen aldaketa ez da izaten ari espero zitekeen bezain baketsua, diru politika gogorragoen aldekoen presioarengatik.
Mario Draghi eta Christine Lagarde, joan den ekainean.
Mario Draghi eta Christine Lagarde, joan den ekainean. EUGENE HOSHIKO / EFE

Irune Lasa -

2019ko urriak 20

Usoak erasopean daude azken asteetan. Bata bestearen atzetik entzun dira tiroak (metaforikoak, jakina) Europako Banku Zentralaren diru politika bigunen kontra. Eta gehiago etorriko dira. Uso pasearen garaia da EBZn. Mario Draghi badoa, eta Christine Lagarde dator; doana eta datorrena, biak dira usoak, diru politika bigunagoen aldekoak, austeritatearen belatz eta ehiztari zorrotzen aldean.

Presioa EBZko lehendakaritza hartu eta gutxira hasi zen nozitzen Draghi. Euroguneko hegoaldeko herrialdeak estutasun larrian zeudela, banku zentralak dirutza injektatu zuen merkatuetan, Bundesbank Alemaniako banku zentrala eta haren ingurukoak gero eta deserosoago zeudela. Denborarekin, urte oparoagoekin, ahots kritiko horiek apalduz joan ziren. Baina motelaldiaren itzala luzatzen hasitakoan, Mario Draghik atzera berriz ere zorra erosten hasi nahi izan duenean, belatzak atzera hegan agertu dira.

Italiarrak bere helburua lortu zuen iraileko gobernu kontseiluan, zorraren erosketa programa abian jarri zuen, azalduz kontseiluaren gehiengoaren babesa zuela. Baina ez zuen bilkura erraza izan, ahots kritikoak bertan izan zituelako, batez ere Alemaniako eta Frantziako banku zentraletako ordezkariekin.

Tiro gehiago etorri ziren ondoren, aurrekaririk gabeko mugimenduan, euroguneko banku zentraletako buruzagi ohien talde batek agiria plazaratu zuenean, esanez zorra erosteko erabakiak okerreko diagnosi bat zuela oinarri. Sinatzaileen artean zeuden Austriako Banku Zentraleko burua izandako Klaus Liebscher, Frantziako Bankuko presidente ohi Herve Hannoun, Bundesbankeko presidente ohi Helmut Schlesinger, eta Herbehereetako Bankuko buru izandako Nout Wellink. Guztiak belatz ezagunak.

Gerora jakin da ere, aurretik, diru politikako batzordea —zeinak kontseiluari aholku ematen baition eta EBZko teknokratak eta euroguneko banku zentraletako ordezkariak biltzen baititu—, zorraren erosketa programaren kontra azaldu zen Draghiri bidalitako gutun batean.

Frankfurten nahiko argi dute gutun horren filtrazioaren jomuga: hurrengo usoa. Osteguneko kontseilua Draghiren azkena izango da, eta ez da espero erabaki esanguratsurik. Hortik aurrera —azaroaren lehenetik aurrera ofizialki— Christine Lagarde frantziarrak hartuko du EBZren lema. Lagarde uso izateko borondatearekin iritsi da bankura; hori ondorioztatu daiteke orain arte egindako adierazpenetatik.

Baina Nazioarteko Diru Funtseko zuzendari izandakoarentzako iradokizunak ez dira falta azken egunetan. Alemaniako, Austriako eta Frantziako banku zentraleko egungo buruek, Bundesbankeko Jens Weidmann buru, esan dute EBZren estrategia berrikusteko garaia iritsi dela. Klaas Knot Herbehereetako banku zentraleko presidenteak AEBetan esan du zuzenean %2ko inflazio helburua jaitsi egin beharko litzatekeela. Horrek esan nahi du diru politikak gogortzeko dirua garestitzeko atalasea jaistea.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Jendea maskararekin, Hendaiako tren geltokian. / ©Guillaume Fauveau

Leku publiko itxietan maskara erabiltzea baitezpadakoa izanen da Ipar Euskal Herrian

Ekhi Erremundegi Beloki

Jean Castex Frantziako lehen ministroak adierazi du heldu den astetik aitzina sartuko dela indarrean neurria Frantzian eta Ipar Euskal Herrian. Frantzia iparraldean eta Paris ingurunean foku gehiago agertu dira azken asteetan.

Nekane Murga jarduneko Osasun sailburua agerraldi batean. ©David Aguilar

80 kasu gehiago agertu dira Hego Euskal Herrian

Andoni Rekondo Izagirre - Joxerra Senar

Azken 24 ordutan 58 kasu agertu dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta beste 22  Nafarroan. Beste pertsona bat hil da COVID-19aren ondorioz

Iruñeko Carlos III etorbidean, jendea maskara eramanez. Erabilera orokortzen ari bada ere, joera hori areagotzea bilatzen du administrazioak. / ©IÑIGO URIZ /FOKU

Kalean ere, maskararekin

Joxerra Senar

Maskara erabili behar da toki irekietan eta itxietan: gaurtik aurrera Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan; bihartik Nafarroan. Hegoaldean, 80 kasu agertu dira, eta birusaren aurrean erne egotera dei egin dute.

Herritar bat maskara jantzita duela, artxiboko irudian. ©Luis Jauregialtzo, FOKU

Larunbatetik aitzinera maskara derrigorrezkoa izango da Trebiñun

Ainhoa Larretxea Agirre

Sei urtetik gorako herritarrek derrigorrez erabili beharko dute maskara leku ireki zein itxietan.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna