Olatz Arrieta
LEKU-LEKUTAN

Moldaviara begira

2022ko otsailaren 6a
00:00
Entzun
Errusiaren eta NATOren arteko tentsioek Moldaviara begira jarri dituzte asko. Bertan, Ukrainarekin mugan, Trasndeniester lurraldean dauden Errusiako soldadu eta arma biltegiak Ukrainaren kontrako operazio militar batean erabili daitezkeelako eta maniobra militarrak egin berri dituelako Moskuk bertan. Baina, gerra hotsengatik baino, beste gai batzuengadik iruditzen zait interesgarria une honetan Moldaviara begiratzea. Alde batetik Moldaviako gobernua Europako Batasunarekin harremanak azkar sakontzen ari delako, energiaren arloan bereziki. Bestetik Transdniesterreko gobernu errusiazalea Moldaviako gobernuarekin elkarrizketetan aurrera egiteko prest agertu delako gatazka konpontzeko helburuarekin, nahiz eta une honetan Chisinauko gobernua Moskuren aurkakoa izan.

Orain dela bi hilabete egin ziren hauteskundeetan, irabazi eta gero, Vadim Krasnoselsky Transniesterreko agintari nagusiak eskutitza bidali zion Moldaviako Maia Sandu presidenteari. Transdniesterren gatazkarako dagoen elkarrizketa mahaia berriro martxan jarri nahi dutela esanez. 2019az geroztik ez da mahaia bildu. Ez dago argiproposamenaren atzean Errusiaren agindu politikoak dauden edo Transdniesterreko agintariek iniziatiba hartu duten. Chisinau eta Tiraspoleko ordezkariek2017tik daramate OSCEren gidaritzapean maila lokalean hitz egiten, gatazkak Dnister ibaiaren bi aldeetako herritarrengan eragiten dituen arazoei irtenbide praktikoen bila. Hezkuntza edo langileen mugimenduaren alorretan, adibidez. Eguneroko bizitzaren inguruko erabakiez hitz egiteko elkarrizketek elkarrekiko konfiantza indartu dute apurka-apurka eta gai politikoagoez eta zabalagoez hitz egiteko bidea landu dute. Transdniesterren ematen ari diren aurrerapausoek Sobiet Batasunaren ohiko lurraldean irekita dauden beste gatazka izoztuei konponbidea bilatzeko bidea erakutsi dezakete; tartean, Ukraina.

2020an Maia Sanduren gobernua eratu zenetik, gobernua ekonomikokieta politikoki itotzen saiatu da Errusia, Gazpromekin Moldaviak dituen zorrak aprobetxatuz. Baina Errusiaren dependentziatik askatzeko pausoak ematen hasi da. Errumanian barrena Moldavia Europako Batasuneko gas sarearekin lotzen duen 150 kilometroko hodia ireki berri dute, eta Poloniari lehenengo aldiz gasa erosi diote. Gazpromek gas hornidura ez eteteko eta zorrak ordaintzeko, besteak beste, Europako Batasunaren mailegua jaso du Chisinauk. Dena den, Europako herrialderik txiroenak negu hau igarotzeko gas nahikoa izango duen ikusteko dago. Argindarra sortzeko Moldaviako argindarraren ehuneko 80 sortzen duen zentrala Transdniesterren dago eta Errusiako enpresa batena da. Moldaviako argindar sarea Europako Batasuneko sarera behin betiko lotzeko lanak aurten bukatu dira Europako Batasunak, Munduko Bankuak eta Europako Inbertsioetarako Bankuak bildutako 270 miloi euroko maileguari esker. EuropakoBatasunetik kanpo, ekialdean dauden herrialdeei Bruselatik ematen zaizkien diru laguntzak kritikatzen dituen Herbehereetako Gobernua ere Moldaviara begira jarri da. Mark Rutte lehen ministroa Moldavian izan zen ostegunean, eta herrialdea bisitatu duen Herbeheretako lehenengo lehen ministroa bihurtu da. Alemaniaren ondoren Europako Batasuneko bigarren esportatzailerik handiena denak gas hornidurarekin laguntza eta inbertsioak eskaini zizkion Sanduren gobernuari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.