Valladolid 1-2 Eibar

Eibarrek urrezko garaipena lortu du Valladoliden

Kevinek sartu du garaipenaren gola, 90. minutuan (1-2). Dimitrovicek penalti bat geratu du, eta azken 25 minutuetan hamar aritu dira Eibarren

ainara arratibel gascon
2020ko urriaren 4a
00:00
Entzun
Valladolid. Roberto, Luis Perez. El Yamiq, Javi Sanchez, Nacho; Quique Perez, San Emeterio (Waldo, 92')Toni Villa (Hervias, 77'), Orellana (Plano 65'); Guardiola (Weissman) eta Marcos Ander.
Eibar. Dimitrovic; Correa, Oliveira, Burgos, Souares;Sergio Alvarez, Diop, Kevin, Eñaut (Kike G, 61'), Inui (Arbilla. 88') eta Muto (Exposito, 76').
Golak. 0-1. Burgosek (29. min., penaltiz); 1-1. Toni Villa (38. min.). 1-2. Kevinek (90. min).Epailea. Diaz de Mera. Txarte gorria Eibarreko Diopi(74. min. ),Txartel horiak Valladolideko El Yamiqi eta San Emeteriori, eta Eibarreko Burgosi eta Eñauti.

Eibarrek lasai heldu ahal izango dio Ligako bi asteko etenari.1-2 irabazi zuen atzo Valladoliden, 94. minutuan atzetik etorrita Kevinek buruz sartutako gol bati esker. Jokaldi ona egin zuen Arbilak. Sasoiko lehen garaipena izan zen; meritu handikoa, gainera. Dimitrovicek penalti bat geratu zuen bigarren zatiaren hasieran, eta lehiako azken 25 minutuetan jokalari bat gutxiagorekin jokatu zuen Eibarrek. Epaileak txartel gorria atera zion Diopi. Jokaldia eztabaidagarria izan zen. Baloia babesten ari zela, Kike Perez zapaldu zuen nahigabe. Txartel horia ateratzeko jokaldia zen, baina ez gorria. Sailkapenean lau puntu dituela, Elxen aurkako irudi kaskarra hobetuta, bihar gauerdira arte egin ditzakeen fitxaketekin hazten eta hobetzen segitzeko aukera du orain.

Elxen aurkako lehiatik Dimitrovicek, Kevinek, Inuik eta Mutok baino ezzuten errepikatu hamaikakoan. Eñaut Mendia gazteak, gainera, hasieratik jokatu zuen estreinakoz. Valladolid oldarkorrago hasi zen, eta Orellana gola egitear egon zen. Bainapresioan asmatzen hasi zen Eibar. 29. minutuan iritsi zen gipuzkoarren lehen gola. Baloiak El Yamiqen eskuan jo zuen area barruan, eta Esteban Burgosek ez zuen huts egin penaltia.

38. minutuan, ordea, etxekoek banakoa lortu zuten. Nachok pasea eman zion Toni Villari; hark iritsi bezala jo zuen baloia, eta gola egin: 1-1. Hala amaitu ziren lehendabiziko 45 minutuak. Bigarren zatia hasi eta berehala, 49. minutuan,Eñautek zangotrabatu egin zuen Toni Villa arean, eta epaileak ez zuen zalantza egin: penaltia adierazi zuen. Baina beste behin Dimitrivocik agertu zen. Igarri egin zion nora jaurtiko zuen Guardiolari, eta penaltia geratu.

Sergiok Orellana eta Guardiola kendu zituen, Weissman eta Oscar Planoren ordez. Ez zuen asmatu, erasoan argitasun gutxiago izan baitzuen Valladolidek. Eibar ondo ari zen kontraerasoan.

75. minutuan, epaileakDiop kanporatu zuen. Horiek horrela,Eibarrentzat balio handia zuen puntuak. Hamarrekin ondo eutsi zion. Gainera, jokaldi batean,Valladolideko jokalari batek eskuarekin jo zuen baloia area kanpoan. Epailea penaltia adieraztear egon zen, baina azkenean falta izan zen. Kike Garciak jaurti zuen, eta Robertok gelditu ona egin zuen: (81. min).Eibarrek serio, adorez eta nekaezin jarraitu zuen lanean, eta 90 minutuan jaso zuen saria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.