Sanferminak Iruñean

Berdintasunaren aitzindariak

Iruñeko Udalean 1979. urtean zinegotzi izan ziren bost emakume saritu ditu Bronce peñak. Berdintasunaren aldeko FESTA egitasmoaren hirugarren saioa izan da aurtengoa
Brontze Peñako kide bat, sarituei aurreskua dantzatzen.
Brontze Peñako kide bat, sarituei aurreskua dantzatzen. LANDER ARROIABE OLAORTUA / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Olatz Azpirotz -

2018ko uztailak 12

FESTA sari banaketan, Iruñeko Kondestablearen jauregia kolore zuri-gorriz bete zen atzo eguerdian. Bi urtetik hona, sanferminetan eta Iruñean eragina izan duten emakumeak saritzen ditu Bronce peñak. Atzo, FESTA sariaren banaketan, 1979. urtean Iruñeko Udalean lehen emakume zinegotzi izandakoak omendu zituzten: Mercedes Labaien (UPN), Camino Osle (PSOE) eta Maruja Oiaga (UCD). Elisa Txartegi UCDko hautetsi ohia ezin izan zen bertaratu. Era berean, aurreko abenduan zendu zen Camino Monasterioren (HB) saria Itziar Mendibe alabak jaso zuen. Lau emakumeok, udalean, aitzindariak izan ziren berdintasunaren aldeko lanean.

Aurreko bi urteetan egin den bezala, Muthiko Alaiak peña iruindarraren abesbatzak aurreskuaren kantuarekin egin zien ongietorria emakume zinegotziei. Ondoren, Brontze peñako bi gaztek lore-sorta zuri-gorriak eman zizkieten. Brontzeko bi kide emakumezkok goraipatu egin zuten lau hautetsiok 1979. urtean eman zuten aurrerapausoa. Harrera ekitaldia amaitu baino lehen, Brontzeko umeek zinegotzietako bakoitzari konposatutako abesti bat eman zioten, gutun azaletan.

Laffage gogoan

Ongi etorria amaituta eta jauregian bertan, Brontze peñako Ignacio Brun buruak esan zuen emakumeak ikusarazi egin behar direla. Bost zinegotziei eskertu egin zieten Iruñeko gizartean sexismoaren arazoaz hausnarketa piztu izana, eta Pioneras III izenburupeko dokumentala eman zuten jarraian. Txalo zaparrada handia jaso zuen ikus-entzunezko emanaldiak.

FESTA sariko lehendakariak, Irantzu Bayok, «behin-behineko berdintasuna lortzeko» deia egin zien herritarrei, eta gogoan izan zituen 2008. urteko sanferminetan hildako Nagore Laffage eta berriki hildako IPESko Silvia Fernandez.

Zinegotzi ohiek hunkituta jaso zituzten hitzak eta saria. Camino Oslek nabarmendu zuen «hunkigarria» izan zela omenaldia, garai batean egindako lan guztia «oroimenera berriz ekarri» ziolako. Era berean, gaineratu zuen omenaldi mota honek behinola egindako aurrerapausoak gizartearen aurrean «erakusteko» balio duela. Berdintasunaren alde borrokan jarraitzeko deia egin zuen. Jasotako sariarekin «oso eskertuta» sentitzen zen: «Orain emakumeok gure izateaz hausnartzen hasi garela, gizonek gauza bera egiten hasteko momentua da. Beren izaeraz eta maskulinitateaz gogoeta egin behar dute», aditzera eman zuen.

Hunkituta zegoen Maruja Oiaga zinegotzi ohia ere, eta, Osle bezala, «oso eskertuta». Oiagak gogora ekarri zituen behin zinegotzi zela entzierroaren buru izan zenean hainbat gizonezkok egindako eraso sexistak: «Presidentea, hori bai neska puska!», eta horrelakoak oihu egin zizkioten garai hartan. Oiagaren ustez, emakume gisa lortutako emaitzak oroitzeko balio izan dio omenaldiak: «Gu izan ginen udalean sarturiko lehenengo emakumeak».

FESTA sariketaren hirugarren aldia izan zen atzokoa; aurreko bietan, Iruñeko peñetako lehenengo emakume kideak eta sanferminetako lehenengo emakume musikariak saritu zituzten.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

 ©BERRIA

«Zientziarekiko interesa pizten lagun dezake Twitterrek»

Uxue Rey Gorraiz

74 ikertzailek hartu dute parte bosgarren Txiotesia lehiaketan. Ohi denez, erronka nork bere tesia sei txiotan azaltzea izan da. Gonzalez eta Urkola izendatu dituzte lehiaketako garaile.
Errinozeroaren hortza, gainean espeleotemarekin. Espeleotema aztertuta jakin dute duela 220.000 urtekoa dela gutxienez. ©VIRGINIA MARTINEZ PILLADO / EZEZAGUNA

Sakanako errinozeroa

Jakes Goikoetxea

EHUko ikertzaileek osatutako talde batek ondorioztatu du 1940an Olaztiko Koskobilo aztarnategian aurkitutako errinozero baten arrastoak duela 220.000 urtekoak direla: Erdi Pleistozenokoak. Garai hartako arrasto gehiago daude.
Irune Goñi bakarlari gasteiztarra kantatzen, oraindik eman ez duten <em>Oskola-</em>ren web saio batean. ©OSKOLA

Arrautza atzean uzteko oholtza bat

Iker Tubia

'Oskola' web telebista saioak hain ezagunak ez diren Gasteizko lau musika talderi emanen die ahotsa

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.