Albistea entzun

'Pegasus auzia'. Hegoaldeko gobernuak

Garbi, baina kezka eragin du bi gobernuetan

Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak goi karguen sakelakoak ikertu ditu eta lehen emaitzaren arabera, ez dute Pegasusen aztarnarik topatu bilaketa horretan.
Maria Txibite Nafarroako Gobernuko lehendakariaren sakelakoa aztertua izan da, baina ez dute ezer atzeman.
Maria Txibite Nafarroako Gobernuko lehendakariaren sakelakoa aztertua izan da, baina ez dute ezer atzeman. JAGOBA MANTEROLA / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Joxerra Senar - Edurne Begiristain -

2022ko maiatzak 22

Pegasus zelatari isila da, baina bederen arrastoa uzten du. Espioitza kasuek ezinegona eragin dute Hego Euskal Herriko bi gobernuetan. Gai delikatua bada ere, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak aurreratu dute ez dela atzeman aztertutako goi kargudunen telefonoetan Pegasus edo beste espioitza sistema baten aztarnarik. Informazio horren arabera, beraz, garbi daude sakelakoak.

«Lasaitasunez hartu dugu albistea, Nafarroako Gobernuko sakelako, ordenagailu eta gailu guztien segurtasunaren gaineko konfiantza baitugu». Guzman Garmendia Telekomunikazio arloko zuzendari nagusia da, eta haren ardurapean dago zibereraso ororen aurkako zaintza lana egitea. Foruzaingoa ere arduratzen da beste zibereraso batzuk direnean, baina bien arteko «funtzioak oso ondo bereizita» daude: «Gu gara gobernuko ordenagailu, sakelako eta datuak prozesatzeko zentro ororen hauskortasunaren azken arduradunak. Ez dago erantzukizun partekaturik», zehaztu du Garmendiak.

Pegasusen kasua, baina, berezia da. «Oso ondo garatutako sistema bat da, ia atzemanezina». Horregatik, gobernuaren gailuen gaineko konfiantza izanagatik, «kezkaz» ere hartu zuten albistea. «Lanean jarri ginen sisteman ahultasunen bat izan ote zen jakiteko». Haren esanetan, «lehen unetik»CNIren menpeko Espainiako Kriptologia Zentroaren zerbitzua erabili dute. «Irizpide batzuk eman zizkiguten, eta guk aplikatu egin ditugu, aurretik genituen bitartekoekin batera». Kriptologia Zentroak gailuen azterketa egiteko aukera eman du, eta Nafarroako Gobernuak hala nahi zuten goi kargudunei gailuen azterketa egitea eskaini die. Garmendiaren arabera «batzuek» oniritzia eman dute. «Oraingoz, ez da esku hartzerik detektatu».

Garmendiaren arabera, Kriptologia Zentroak «asko lagundu» die, baina zaintza prozesu hori bera Nafarroako Gobernuak bere baliabideekin egin dezake. «Eskura jarri dizkiguten bitartekoak ezagutzen genituen. Guk ere egin genezakeen, baina denbora gehiago beharko genuke». Garmendiak ohartarazi du metodo horrek Pegasusek arrastorik utzi ote duen jakiteko baizik ez duela balio: «Pegasus sartu ote den baizik ezin duzu jakin. Ezin duzu babestu, edo haren aurka egin. Prebentzio neurri bakarra oso-oso sinpleak diren sakelakoak erabiltzean datza».

Pegasusen espioitza larria bada ere, zibersegurtasunaren garrantzia nabarmendu du Guzman Garmendiak. Zibersegurtasunaren buruzagitzak «etengabe» zaintzen ditu gobernuaren ardurapeko gailu guztiak. Zaintza informatika enpresa batekin elkarlanean egiten da: bost urterako izan ohi da kontratua.

Sakelakoekin, adi

Guzman Garmendiaren arabera, erasoen aurrean sakelakoak bereziki «ahulak» dira. «Gailu korporatiboak direnez, behin barruan sartuz gero, sare korporatiboan sartzeko arriskua dago. Sakelakoekin bide gehiagotatik sar daitezke. Adibidez, Whatsappeko mezu baten bidez».

Urtean jasotako zibereraso kasu gehienak arinak badira ere, irizpide jakin batzuk betetzen diren kasu larriagoetan, gobernuak Espainiako Kriptologia Zentrora jotzen du. Berriki, hori gertatu da Nafarroako udal zerbitzarien aurkako zibereraso batekin: «Lituaniatik etorri dela jakin dugu. Kasu horietan erasoa nondik egiten den aztertu ohi dugu, halakorik gerta dadin eragozteko». Guzmanek garrantzitsutzat jo du goi kargudun zein langile publiko orok zibersegurtasunari buruzko formakuntza jasotzea: «Informazioa guztiei banatu ohi diegu, erasoa edozein tokitatik hel daitekeelako». Halaber, garrantzitsutzat jo du arlo horretan inbertsioa handitzea: «Gehiago inbertitzea eskatzen du. Guztiok gaude arriskuan, eta garrantzitsua da erakunde publikoak horri buruz jabetzea».

Baliabide propioak

Eusko Jaurlaritzak Ejie informatika elkartearen zerbitzuak erabiltzen ditu gobernuko kideen sakelakoen segurtasuna bermatzeko. 1980ko hamarkadaz geroztik ari da elkarte horrekin lanean: Eusko Jaurlaritzaren organo kudeatzaile teknologikoa da, zerbitzu publikoen digitalizazioaz arduratzen da, eta haren helburu behinena da euskarri informatikoen eta komunikazioaren teknologien «kalitatea eta segurtasuna» bermatzea. Jaurlaritzako iturriek BERRIAri adierazi diotenez, bertako teknikariek «aldiro» egiten dituzte gobernuko kideen sakelakoen kontrolak. «Teknologia aurreratuena erabiltzen dute horretarako», erantsi dute iturriek.

Zelatatzeen berri izan bezain pronto, Jaurlaritzak sailburuen sakelako telefonoen baheketa bat egin zuen bere «baliabide propioekin», eta lehen azterketa batean ez zuen atzeman espioitza zantzurik. Nolanahi ere, gobernuak aitortu du «babes neurri onenak» eta «segurtasun sistema berritzaileenak» erabilita ere oso nekeza dela espioitza programa asko atzematea.

Bingen Zupiria bozeramaileak hil hasieran jakinarazi zuen ez dela hartu gobernuko kideen sakelako telefonoak babesteko edo berrikusteko «aparteko neurririk», eta, oraingoz, ohiko prozedurei eutsiko dietela, baina kontrolak eta segurtasuna «indartuta». Gobernuko iturriek zera erantsi diote kazeta honi: «Jaurlaritzak komunikazio sistemen eta teknologien, sareen eta zerbitzari informatikoen ohiko jarraipena egiten du, baita etengabeko kontrolak ere». Helburua da gobernuan lan egiten duten pertsonen eta kargudun ororen komunikazioen «segurtasuna eta konfidentzialtasuna» bermatzea.

Konfidentzialtasun hori argudiatuta, Jaurlaritzak ez du segurtasun protokoloei buruzko xehetasun gehiagorik eman nahi izan. «Segurtasun eta zibersegurtasun kontuak diskrezioz eta zuhurtziaz erabili behar dira», adierazi dute iturriek. «Ez da komeni inolako zantzurik ematea».

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Pirinioetako Bidea ekimenaren une bat, Jaizkibel mendian (Gipuzkoa). ©Andoni Canellada / Foku

«Herrien borondate demokratikoa» errespetatzeko eskatu dute Pirinioetan

Jon O. Urain - Irati Urdalleta Lete

Milaka herritarrek parte hartu dute Euskal Herriaren eta Kataluniaren burujabetzaren aldeko mobilizazioan. Gure Esku-k eta Kataluniako eragileek elkarlanean segitzeko asmoa azaldu dute

ZUZENEAN: Pirinioetako Bidea

Euskal Herria eta Kataluniaren arteko «ekimen bateratu gehiago» iragarri dituzte

Jon O. Urain

Pirinioetako hirurehun gailur baino gehiago argiztatuko dituzte gaur, Euskal Herriaren eta Kataluniaren burujabetzaren alde.

Pirinioetako bidea elkarrekin argitzen

Pirinioek batutako aldarria

Lara Madinabeitia - Olatz Artola Apeztegia

Suredak eta Gomezek «sinbologiaz betetako» mobilizaziotzat dute burujabetzaren alde uztailaren 2an egingo dutena. Elkarlana nabarmendu dute: «Parean duguna berdina da».

Koalizioaren aurkezpena. ©Endika Portillo / Foku

Zurekin Nafarroa ezkerreko koalizioa aurkeztu dute

Yasmine Khris

Ahal Dugu, Ezkerra, Batzarre eta independenteen talde bat batu dira, «ezker feminista, berde eta transformatzailearen» indar berria izateko.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...