Munduko enpresarik handiena izaterainoko bidea

2022ko abuztuaren 20a
00:00
Entzun
1933an, Saudi Arabiako Gobernuak esplotazio eskubidea eman zion AEBetako Standard Oil of California konpainiari (Rockefellerren Standard Oilen oinordeetako bat), petrolioa ustiatzeko.

1950ean, saudiarabiarrek Arabiar Emirerri Batuetako muga zeharkatu zuten, petrolio bila. Horrek tentsioa eragin zuen bi herrialdeen artean, eta orduko Saudi Arabiako erregeak Aramco filialaren zati bat eskuratzearekin mehatxatu zuen.

Beste gatazka batek eragin zuen, hain zuzen, nazionalizazioa: Yom Kippur Gerra. AEBek Israeli lagundu zioten, eta herrialde arabiarrek betoa ezarri zien azken horren aliatuei; petrolioa dezente garestiarazi zuten. 1973an Aramcoren laurdena eskuratu zuen Saudi Arabiak, eta 1980an, berea zen osorik. Dirutza ekarri zion horrek.

Gobernuak urte luzez eutsi dio Aramcoren jabetzari. Halere, 2019an akzioen %2 inguru burtsara atera zituen; inoizko burtsaratzerik handiena izan zen. Petrolioaren prezioaren eta burtsaren gorabeherak gorabehera, egun munduko enpresarik handiena da Aramco, 2,39 bilioi euro balio baitu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.