Gasteizko sexu erasoa «irmo» arbuiatu dute

2022ko azaroaren 29a
00:00
Entzun
Larunbat goizaldean, Gasteizen emakume batek salatu zuen sexu eraso bat egin ziotela. Epaileak erasotzailea espetxeratzeko agindu zuen igandean, eta, atzo, Gasteizko Udalak erasoa salatzeko elkarretaratzera deitu zuen. Arabako Aldundiak eta Emakundek ere bat egin zuten protestarekin.

Asteburuan eraso matxista gehiago izan dira Gasteizen: hiru gizon atxilotu dituzte. Gainera, 34 urteko gizonezko bat atxilotu dute Tafallan (Nafarroa), bikotekideari eraso egiteagatik, eta 35 urteko bat Errenterian (Gipuzkoa), sexu eraso bat egitea egotzita. Azken hori espetxera bidali du epaileak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.