Iruñean herri haur-eskola bat zabalduko dute hurrengo ikasturterako

Berriozarko Decathlonen alboan lortu dute lokal bat. Hilaren 2tik 10era bitartean egingo dute aurrematrikulazioa, aurrez aurre eta telematikoki
HE Gurasoak egindako agerraldia, maiatzean.
HE Gurasoak egindako agerraldia, maiatzean. IÑIGO URIZ/ FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Jon O. Urain -

2020ko ekainak 28

«Iruñeko haur eskoletan eskaintzen den euskarazko plaza kopuru urriaren aurrean Iruñeko Udalak eta Nafarroako Gobernuak irtenbiderik ematen ez dutenez», HE Gurasoak plataformak jakinarazi du 2020-2021eko ikasturterako guraso kooperatiba batek kudeatutako herri haur-eskola bat irekiko duela. Hala ere, plataformak alderdiekin biltzen jarraituko du, bai ikasturte honetarako diru laguntzak eskatzeko, bai datorren ikasturterako euskarazko plazen eskaintza «egokia» egin dezatela eskatzeko.

Berriozarko sarreran, Decathlon ondoko lokal batek —Oianondoa kalea, 8— hartuko du herri haur eskola datorren kurtsoan, «hurrengo ikasturtean sistema publikora itzultzeko zain». Gaineratu dute lokal horrek lizentzia duela eta ez duela obrarik behar: «Erabiltzeko prest dago, eta urrutiago bizi diren eta autoz mugitzen diren familiei sarbide erraza ematen die».

Uztailaren 2an aurrematrikula epea irekiko da, eta hilaren 10era arte egongo da zabalik. Horretarako, mezu elektroniko bat bidali beharko da helbide honetara: hegurasoak.harrera@gmail.com. Hala nahi duten familiek aurrez aurre egin dezakete aurrematrikulazioa, uztailaren 2an eta 3an, 603-26 15 28 zenbakira deituta txanda hartzeko. Azaldu dute errolda ziurtagiriaren kopia bat eta errenta aitorpenaren beste bat aurkeztu beharko dituztela, sistema publikoaren ahalik eta antzekoenak diren tarifak ezartzeko. Guraso taldearen arabera, udalak 371tik 112ra murriztuko ditu euskarazko lekuak 2020-2021eko ikasturtean.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Covid-19 daukaten gaixoak zaintzen duten bi erizain besarkatzen 55 egun gaixo zeraman gizon bat sendatzean. ©Andoni Lubaki / Foku

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 31.166 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.150 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Bi erizain, Galdakaoko ospitalean (Bizkaia) maiatzaren 6an, 55 egun gaixorik zeramatzan gizon bat sendatu zela ospatzen. ©ANDONI LUBAKI / FOKU

Koronabirusaren lehen kolpea Euskal Herrian: 2.152 hildako lau hilabetean

Mikel P. Ansa

Martxoaren 1etik ekainaren 30era, lau hilabete. Neguaren azken hondarra, eta udaberri guztia. Koronabirusaren pandemiak hankaz gora jarri du Euskal Herria, eta bizimoduak astindu ditu. Pandemiaren lehen olatuaren balantzea egin du BERRIAk, hamazazpi grafiko eta hamazazpi galdera hauekin.

 ©JON URBE / FOKU

Maskara, paisaiaren parte, era orokortuan ez bada ere

Arantxa Iraola - Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria - Edurne Begiristain -Olatz Silva

Birusak hedatzen segitzen duela erakutsi dute azken egunotako datuek; izurriari euste aldera, beraz, maskararen erabileraren aldeko ahotsak ozentzen ari dira. Ez da uniformea erabilera. Errenterian, Hendaian eta Urruñan, Gasteizen eta Barakaldon izan da BERRIA erabilera aztertzeko.

Ordiziako herritar batzuk maskarak jantzita, atzo. ©JAVIER ETXEZARRETA / EFE

Agerraldiak ugaritu egin dira

Irati Urdalleta Lete, Iosu Alberdi Igor Susaeta

Beste bi foku agertu dira Nafarroan: Tuterakoan 23 pertsonak eman dute positibo, eta Iruñekoan, bostek. Ordiziakoan 58 dira kutsatutakoak; Murgarentzat, ez dago konfinamendua ezartzeko beharrik

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna