EI-k dirua eskatu dio Japoniari, bi gatiburen truke

Berria -

2015eko urtarrilak 21
EI Estatu Islamikoak bahituta dauzkan Japoniako bi herritar erakutsi ditu bideo batean, gatibuei jantzi ohi dien arropa laranjarekin. Haien truke, EIk Japoniako Gobernuari 200 milioi dolarreko (173 milioi euroko) erreskatea eskatu dio, 72 orduko epean ordaintzeko. Kopuru hori da, hain zuzen, Tokiok emanen diena Ekialde Hurbileko herrialde batzuei EIren aurka erabili dezaten —joan den asteburuan jakinarazi zuen Shinzo Abek—. EIk adierazi du Japoniaren erabaki horri emandako erantzuna izan dela ultimatuma. Abek asteburuan bira bat hasi zuen Ekialde Hurbilean, eta EIren iragarpenak Jerusalemen harrapatu du. Bahitutakoak 47 eta 42 urteko bi gizonezko dira.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna