Frans Timmermans da sozialisten hautagaia

2018ko azaroaren 9a
00:00
Entzun
PES Europako Alderdi Sozialistaren barruan ez dute primarioetara deitzeko beharrik eduki. Frans Timmermans eta Maros Sefcovic aurkeztu ziren hautagai izateko, baina bigarrenak hautagaitzari uko egitea erabaki zuen aste honen hasieran, alderdiaren «batasuna» bermatze aldera. Beraz, Timmermans 57 urteko herbeheretarra eta Europako Batzordeko presidenteordea izango da PESen hautagaia. Halere, abendu hasieran Lisboan egitekoak diren kongresua mantendu dute sozialistek.

ALDE liberalen koalizioa da orain hirugarren indarra Europako Parlamentuan. Oraindik ez dute hautagairik izendatu, baina asteburuan aukeratzekoak dira, gaurtik igandera bitartean kongresua egingo baitute Madrilen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.