Albistea entzun

JxCi "betoa" jartzea leporatu dio Jordi Sanchezek Madrili

Junts Per Catalunyako idazkari nagusia, Jordi Sanchez, atzo, Bartzelonan egindako kongresuaren amaieran.
Junts Per Catalunyako idazkari nagusia, Jordi Sanchez, atzo, Bartzelonan egindako kongresuaren amaieran. ALBERTO ESTEVEZ / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Arantxa Elizegi Egilegor -

2021eko irailak 19

«Batasun nazionalaren enbrioia da», hala definitu zuen alderdia JxC Junts Per Catalunyako idazkari nagusi Jordi Sanchezek, eta aldarrikatu Junts izango dela herrialdea independentziara eramango duena. Atzo egin zituen Sanchezek adierazpenok, alderdiaren lehen kongresuan —uztailean zuten egitekoa, baina pandemiak atzerarazi egin zien—. Data gatazkatsuan heldu da militante independentisten biltzarra; izan ere, aste honetan hautsak harrotu ditu JxCek negoziazio mahairako aurkeztutako kideak —Sanchez bera eta Jordi Turull, biak indultua jasotakoak— elkarrizketetatik kanpo utzi izanak. Erabakia Generalitateko buru Pere Aragonesek hartu zuen, mahai kolpe bat emanez, eta argudiatuta «gobernuko kideentzako» zela mahaia.

JxCeko buruzagiak Espainiako gobernuburu Pedro Sanchez egin du alderdia elkarrizketetatik kanpo utzi izanaren erantzule, eta nabarmendu du alderdiari jarritako «betoa» izan dela, eta ez izen jakin batzuk aurkezteagatik hartutako erabakia. «Betoa jarri ziguten, jakin bazekitelako argia eta takigrafoak jarriko genituela gai zerrendarik eta argitasunik gabeko bilera batean». Oharra ere egin zien gobernuko kide duen ERC Esquerra Republicana de Catalunyari eta Espainiako sozialistei: «Inork ez ditzala nahas elkarrizketarekiko konpromisoa eta ukoa».

Azken egunotan gertatutakoak alde batera utzi eta lanean jarraitzeko deia ere egin zien gobernukideei, betiere, inposaketarik gabe, eta argi utziz euren bidean ez dela atzerapausorik onartzen: «Ez diogu ezeri uko egingo. Elkarrizketaren aldeko apustua egiten dugu, negoziazioen aldekoa, eta finean demokraziak bide horretara eramango gaitu. Baina ezin dugu onartu gurekin hitz egitera datozenek erabakitzea zertaz hitz egingo dugun eta nork hitz egingo duen». Sanchezek ukatu egin du, hala ere, gobernu koalizioa apurtzear egotea, eta berretsi du ez duela inoiz zalantzan jarriko Aragonesen legitimitatea. «Ez dugu inoiz arriskuan jarriko %52arekin lan egin eta independentziarako eremuak zabalduz errepublika katalana eraikitzeko aukera», azpimarratu zuen Sanchezek.

Dena den, buruzagi independentistak ez du urrats bat atzera egiteko asmorik, eta baieztatu zuen elkarrizketa mahaiaren hurrengo bileran izen berak aurkeztuko dituztela alderdiaren ordezkari izateko. Sanchezen esanetan, hori da negoziazioei «benetan» ekiteko modu bakarra, eta gogorarazi zuen iazko elkarrizketetan pertsona horiek berak hartu zutela parte bileretan, nahiz eta gobernuki kide izan ez. Baina Madrilekin hitz egiteari ere ez diote uko egiten JxCekoek, nahiz eta ohartarazi ez dutela botoa «doan» emango.

Etorkizunari so

Hurrengo pausoak ere iragarri zituen Sanchezek, eta 2023ko udal hauteskundeak mahai gainean jarri. «Gehiengoa duen indarra izan nahi dugu, Kataluniako eremu politikoan hegemonia izango duena. Prest gaude gure gain hartzeko gehiengoa duen eta erabakigarria den gobernuko kide bat izateak berekin dakartzan arrisku eta kontraesanak. Hori da Junts», aldarrikatu zuen, eta proiektu horrekin bat egitera deitu zituen PDeCATeko hautetsiak. Aldi berean, baina, baztertu zuen Angels Chaconen alderdiarekin nazio mailako aliantza bat osatzeko aukera, nahiz eta atea ireki tokian tokiko akordioei.

Joan den irailaren 11ko Diadan irudikatutako batasuna zatituta agertu zen joan zen asteazkenean, jakin baitzen JxCek ez zuela parte hartuko Espainiako Gobernuarekiko elkarrizketetan. Aragonesek argi utzi zuen arrazoia zela koaliziokide duen alderdiak izendatutako ordezkariak ez zirela gobernuko kide. JxCek, baina, Madril egin zuen kanporatzearen erantzule zuzen, eta Jordi Sanchezek berak esan zuen bileraren ostean, Aragonesi «aspaldian» jakinarazi ziola litekeena zela haien ordezkariak gobernutik kanpokoak izatea. Generalitateko buruak estu igaro ditu elkarrizketen aurreko asteak ere, Espainiako gobernuburuak ez baitzuen igandera arte argitu Bartzelonara joango zenentz, eta hura joan ezean negoziazioei uko egiteko eskatua baitzion Junts Per Catalunyak.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©LARA VILLALON

«Erdogan kritikatzen duten guztiak atxilotzen dituzte»

Lara Villalon

Abokatuaren esanetan, Turkiako Gobernuak legea baliatzen du bere eta estatuburuaren aurkako kritikak isilarazi eta beldurra zabaltzeko: «Ez dute nahi borroka egiterik eta jendea babesterik».

Italiako Barne ministro izandako Matteo Salvini eta haren abokatu Giulia Bongiorno, atzo, Palermon. ©IGOR PETYX / EFE
Turkmenistango presidente Gurbanguly Berdinmuhademov eta Italiako lehen ministro Giuseppe Conte. ©R. A. / EFE

Turkmenistan, COVIDik gabeko herrialdea

Alex Bustos

Berdinmuhademov presidenteak dio ez dutela koronabirus kasurik izan Turkmenistanen; hala ere, pandemiari aurre egiteko neurriak hartu dituzte, besteak beste herrialderako sarrera-irteerak mugatzea.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.