Kike Sola Middlesbroughen ariko da, utzita

2016ko urtarrilaren 16a
00:00
Entzun
Kike Solak ez du parte hartuko Kopako kanporaketan. Cascanteko aurrelaria ez da Valverderen gustukoa, eta, ahalegindu den arren, argi ikusi du entrenatzailea aldatu ezean ez duela jokatzeko aukerarik izango. Hortaz, neguko merkatua baliatu du mahai gainean zituen eskaintzetako bat onartzeko. Jokalariarentzat eta klubarentzat Middlesbrough Ingalaterrako taldearen apustua izan da onena. Aitor Karankak zuzentzen duen taldean jokatuko du Solak sasoia amaitu bitartean, utzita. Bigarren Mailatik Lehen Mailara igotzeko aukera asko du Boro-k.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.