Irene Jacob aktorea bere lanaz arituko da Bilbon eta Donostian maiatzean

Euskadiko Filmategiak, Zinemaldiak eta Lumiere institutuak zinema klasikoari eskainitako ziklo bat antolatu dute; apiriletik ekainera egingo da

Irene Jacob aktorea, Veronicaren bizitza bikoitza filmean. EUSKADIKO FILMATEGIA.
Inigo Astiz
2022ko apirilaren 6a
00:00
Entzun

Zinemagintzaren iturbururantz joko du Euskadiko Filmategiak, Donostiako Zinemaldiak eta Lumiere institutuak apiriletik ekainera bitarterako elkarlanean antolatu duten proiekzio zikloak. Bertrand Tavernier zinemagilean Saint Pauleko erlojuzaina (1974) filmarekin hasiko da egitaraua, ostegunean, Gasteizen, Artium museoan. Krysztof Kieslowskiren, Sergio Leoneren, Wim Wendersen, Thierry Fremauxen eta Jerry Schatzbergen lanak ikusteko aukera ere emango du gerora zikloak, eta, Gasteizen ez ezik, Bilboko Arte Ederren Museoan, Donostiako Tabakalera zentroan eta Iruñeko Golem Baiona zinemetan ere egingo dituzte proiekzioak. Donibane Lohizunen ere (Lapurdi) antolatu dituzte lau saio, Le Select zineman.

 

Veronicaren bizitza bikoitza ere proiektatuko dute zikloan; 1991koa da. Irene Jacob aktorea da pelikulako protagonista nagusia, eta lan hari buruz hitz egiteko izango da Donostiako eta Bilboko proiekzioetan, maiatzaren 15ean eta 16an, hurrenez hurren.

Zikloak izango du beste emanaldi berezi bat ere, Jose Antonio Sistiagak zeluloide gainean margotutako Ere erera baleibu icik subua aruaren... filma proiektatuko dute Gasteizen, Donostian eta Bilbon, maiatzaren 5ean, 6an eta 7an, hurrenez hurren. Artista Donostiako emanaldian izango da, gainera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.