PROPOSAMENAK

Musika parkearen jabe

Musika protagonista duela, Glad is the Day jaialdia ospatuko da gaur Donostiako Kristinaenean. Hamasei artistak baino gehiagok egingo dituzte kontzertuak eta DJ saioak

Kristinaeneko giroa jaialdian. IÑAKI AGIRRE.
June Romatet Ibarguren.
Donostia
2019ko abuztuaren 4a
00:00
Entzun
Donostia Europako kultura hiriburua izan zen 2016an, eta horren harira hasi ziren antolatzen Glad is the Day jaialdia. Gaur, hirugarren saioa egingo dute Donostiako Kristinaenea parkean.

Doan da jaialdia, eta musika da protagonista. Hamasei talde eta artista baino gehiago egongo dira agertokietan kontzertuak egiten edo DJ saioak egiten. Horretarako, bi agertoki izango dituzte musikariek: nagusia eta Ruina Sonica deiturikoa.

Oholtza nagusian bederatzi taldek joko dute egun guztian. 12:00etan, Sumara taldea hasiko da; jarraian, Bloody Magic Nails, The Loockers, Potato, Mice, Grande Days eta Los Estanques taldeek joko dute. Bukatzeko, 21:00etan, The Limboos taldeak itxiko du jaialdia, parkeko agertoki nagusitik.

Bigarren oholtzan, DJak arituko dira. 12:00etan Bellaca B2B Joven Mata izango dira, eta, gero, Le Parody Live, Brava, La Dani Live, Skyhxxk, Chico Blanco Live eta Alvva. Gune horretako azkeneko emanaldia Merca Bae DJak egingo du, 19:30ean. Gauean, Le Bukowskin eta Dabadaban jarraituko dute jaian, DJ gehiagorekin.

Parkean, postu txikiz osatutako azoka egingo dute 12:00etatik 21:00etara. Baita haurrentzat prestatutako joko eta jarduerak ere. Azokako postuez gain, edari eta janari txosnak ere jarriko dituzte.

Glad is the Day



Gaur, 12:00etan hasita,Donostiako Kristinaenea parkean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.