Meategia, sakonetik

Oiartzungo Arditurriko meatzeetan ohi baino merkeago egiten ahalko dira bisita gidatuak gaur. Bestelako tailer eta jarduerak ere izango dira goiz osoan

Tailerrak, Arditurri Egunean. ARDITURRI.
2019ko uztailaren 14a
00:00
Entzun
Gipuzkoako Parketxe Sareak eta Oiartzungo Udalak antolatuta, Arditurri Eguna ospatuko dute gaur goizean Aiako Harriaren magaleko meatzeetan, Oiartzunen (Gipuzkoa). Tailerrak emango dituzte, eta, goiz guztian, bisita gidatuak egiteko aukera izango da, ohi baino merkeago. Lekuak mugatuak izango dira, eta han salduko dituzte sarrerak.

11:00etarako, jarduera berezia prestatu dute antolatzaileek. Animalien egoerak utziz gero, Igeldoko Arrano Etxean sendatze bidean egon diren hegaztiak askatu, eta beren ingurune naturalera itzuliko dituzte.

Goiz guztian, Suhar arkeologia taldeak arkeologia esperimentala gertutik ikusteko eta ikasteko aukera eskainiko du, eta tailer baten bidez, historiaurreko bizimodua nolakoa zen azalduko dute. Abaraxka ludotekako kideek, bestalde, talo tailerra emango dute. Eguna amaitzeko, 12:00etan, Luberri geologia museoko lagunek Mineralaren bila irteera egingo dute, eta garai batean ustiatu ziren harrien informazioa emango dute ibilbidean zehar.

Meategi bakarrenetakoa

Iberiar penintsulan, ez dira asko halako meategiak. Arditurrikoa 2.000 urtean baino gehiagoan ustiatu zuten, eta, egun, Aiako Harriak duen lekurik eder eta esanguratsuenetako bat da.

Arditurri Eguna



Gaur, Oiartzungo Arditurriko meatzaritza gunean (Gipuzkoa).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.