LABOAREN OMENEZKO EKITALDIAK

2018ko azaroaren 25a
00:00
Entzun
Mikel Laboaren heriotzaren urteurrenaren harira, hainbat ekitaldi antolatu dituzte Euskal Herrian. Hala, asteazkenean, Laboaldia abiatu zuten Azpeitian (Gipuzkoa), artistaren unibertso poetikoa oso-osorik erakusteko asmoz: Laboa gertutik erakusketa inauguratu zuten, Betharrameko Udal Erakusketa Aretoan, eta abenduaren 2ra arte ikusgai egongo da. Herenegun, berriz, Alaitz Aizpururen Laboaren begiak liburuxka aurkeztu zuten, eta mural bat margotu zuten atzo herriko alde zaharrean.

Atzo, halaber, Maialen Alfarok eta Philippe Alborrek Laboaren lana ardatz hartuta sortu duten Izarren hautsa ikusgarria eman zuten Uztaritzeko (Lapurdi) Mediatekan, goizeko 10:30ean.

Datozen egunetan, ugaritu egingo dira Laboaren inguruko saioak. Hona hemen batzuk:

AZPEITIA (GIPUZKOA)

Azaroaren 27a, asteartea

Hitzaldia:Laboaren kateak: iragana eta oraina, zilbor-heste. Ana Gandararekin. 19:00etan, Sanagustin kulturgunean.

Azaroaren 28a, asteazkena

Bisita gidatua eta hitzaldia: Non dago Mikel Laboa? Josune Albisurekin. 19:00etan, Betharrameko Udal Erakusketa Aretoan.

Azaroaren 30a, ostirala

Jose Luis Zumeta margolariaren estudiora txangoa, arratsaldez; eta 21:30ean, gaztetxean, solasaldia eta entzunaldia: Laboaren belarria, Ibon RGrekin.

Abenduaren 1a, larunbata

Kontzertua:Laboa hamaika ahotsetara, herriko musikariek interpretaturik. 22:30ean, Sanagustin kulturgunean.

BAIONA

Abenduaren 1a, larunbata

Mikel Laboaren omenezko ekitaldia, Euskal Museoan. Batetik, Maialen Alfarok eta Philippe Alborrek Izarren hautsa ikusgarria emango dute, 18:00etan. Ondoren, Josune Albisu eta Juan Gorostidi hizlari arituko dira. Azkenik, Pantxika Erramuzpe kantari eta olerkariak musika saioa eskainiko du.

DONOSTIA

Abenduaren 1a, larunbata

Mikel Laboa plaza (Gorgatxo plaza da egun) inauguratuko dute Antigua auzoan. 11:30ean, Gaskonia plazatik Mikel Laboa plazara abiatuko dira, txistulariekin eta kantujirarekin, eta, han, Maialen Lujanbio eta Beñat Gaztelumendi bertsotan ariko dira. Ainara Ortega eta Iñaki Salvador musikariak ere ariko dira, eta Donostiako Zurartean txalaparta eskolak eta Luberri abesbatzak ere parte hartuko dute.

URRETXU-ZUMARRAGA(GIPUZKOA)

Abenduaren 1a, larunbata

Urretxu-Zumarragako KKinZona irrati libreak antolatuta, herriko hainbat musikarirekin elkarlanean, abenduaren 1ean Zelai-Aristi aretoan kontzertua egingo dute. Hainbat talde izango dira Laboaren abestiak eskainiz omenaldi horretan: Uxue ta Triku, Isuo ta Kezman, Peru Galbete, Klak!son, Txost!, Samba Dzanga, Yonan, Zol, Veiculo Longo, Alter Ego, Hiri Galduak, Paxkal Irigoien, Narrash eta UTE & DJ Sbans. Sarrerak 5 euroan jarriko dira salgai, eta bildutako dirua Iparraldeko ikastolen Seaska elkarteari laguntzeko izango da.

* UZTARITZE (LAPURDI)

Abenduaren 1a, larunbata

Egun osoko Mugak. Laboari omenaldia ekitaldia antolatu du Musikas elkarteak Uztaritzen (Lapurdi). 10:00etan, Louis Dassance ikastolan, Juan Gorostidik Laboa flamenkoa hitzaldia emango du. 15:00etatik 17:30era, ikastolako 5. urteko hainbat ikasle eta irakaslek If Matxikote artistaren laguntzaz sortutako lanen erakusketa jarriko dute Kiroletan. 18:00etan, Kiroletan orobat, Musikas elkarteko irakasle eta ikasleek Laboaren lan moldatuak kantatuko dituzte. Beñat Axiari izan dutelagun kontzertua prestatzeko lanetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.