INTERNET BIDEZ EROSTEKO AHOLKUAK

2021eko azaroaren 20a
00:00
Entzun
Https guneak erabili. Erosketa egiten den webgunearen hasieran https ageri dela ziurtatu.
Jabea identifikatu. Begiratu nor den salmentaren atzean dagoen enpresa edo norbanakoa.
Gailuak eguneratu. Sakelakoarekin zein ordenagailuarekin erosita, gailu horiek erabiltzen duten sistema eguneratuta eduki.
Gailuak babestu. Erosketa egiteko erabiltzen duzun gailuan antibirusa instalaturik eduki.
Zalantzak baztertu. Susmo txikienaren aurrean, ez erosi atari horretan.
Maukak, neurrian. Saltzailearen eskaintza harrigarriki ona bada, kasu eman.
Ez ibili wifi irekirik. Erabili sare seguruak; wifi sare irekietan erostea arriskutsua izan daiteke.
Hobe txartelik gabe. Posible bada, ez eman txartelaren zenbakia. Ordainketa plataformekin edo txartel birtualekin erostea seguruagoa da.
Ez utzi arrastorik. Txartelari buruzko datuak gogorarazteko aukerari muzin egin, beti. Datu sobera eskatzen badituzte, ez eman.
Jasotakoa egiaztatu. Erositakoa jasotzean lehenbailehen begiratu ea ongi dagoen; hobe banatzaileari sinadura eman aurretik.
Itzul daiteke. Europako Batasunean, erosketa jaso ondoren atzera egin liteke hamalau eguneko tartean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.