URKULLUREN ASMOAK

2020ko irailaren 4a
00:00
Entzun
Iñigo Urkulluk datozen lau urteetarako aurkeztutako bide orriak osasungintza, enplegua eta gizarte kohesioa ditu helburu, autogobernua oinarri hartuta.

AUTOGOBERNUA
Estatutu itun berria.Legealdi honetan estatutu itun berri bat adostu nahi du Urkulluk, «nazio errealitatea» aitortuko duena eta autogobernuaren berezitasunak jasoko dituena. Espainiarekin aldebiko harremana sendotzeko tresna izatea nahiko luke, eta aldebiko berme sistema bat jaso beharko luke.

EKONOMIA
Enplegua. Gobernu berriaren helburu nagusia enplegua sortzea izango da, eta langabezia tasa %10etik jaistea. Hainbat konpromiso hartu ditu: gazteen enplegurako plana egitea, 4.000 enpresa txiki sortzea, tokian tokiko planak egitea eta behin-behineko kontratuak erregularizatzea, urtean 7.000 batez beste.
Gizarte babesa. Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren lege berria iragarri du, eta etxebizitza eremuan, eskubide subjektiboa erregelamendu bidez garatuko du. Oinarrizko zerbitzu publikoan murrizketarik ez duela egingo ziurtatu du.

OSASUNA
Indartu. Osasun publikoa indartuko du gobernuak. Urkulluk esan du lehen mailako arreta indartuko duela, eta instalazio eta ekipamendu sanitarioak modernizatu eta egokituko dituela. Langile gehiago kontratatuko dituztela eta osasun arloko profesionalen prestakuntza eta aitortza hobetzeko konpromisoa hartu du, halaber.

HEZKUNTZA
Lege berria. Euskal Hezkuntza legea onartzeko asmoa ere agertu du, sistema berritzeko eta hizkuntza aniztasuna eta aukeren berdintasuna bultzatzeko. Halaber, inbertsioak iragarri ditu euskal hezkuntza sistema osoaren digitalizazio integrala lortzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.