Koronabirusa

COVID-19a zuten 25 pertsona hil dira azken orduetan

2020ko maiatzaren 1a
00:00
Entzun
Koronabirusaren eragina neurtzeko datu fidagarrienetako bat da heriotza kopurua. Azken datuen arabera, beste 25 pertsona hil ziren atzo gaitzak jota, eta hildako berrien kopuruak beherantz egin du herenegungo datuen aldean: 35 hildako iragarri zituzten.

Kutsatu berriei buruzko datuak ere eman zituzten Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak. PCR proben bidez, ziurtatu zuten beste 103 pertsona gaixotu direla. Ospitaleratuta dauden gaixoen kopuruak ere eguneratu zituzten. Hego Euskal Herriko ospitaleetan, koronabirusa daukaten 845 gaixo artatzen ari dira, eta horietatik 135 ZIUetan daude. Hala ere, gobernuek adierazi dute datuak «baikorrak» direla.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.