Albistea entzun

Euskararen Nazioarteko Eguna

Hizkuntza eskubideak, auzitan

Espainiako Auzitegi Konstituzionalera iritsi da EAEko Udalen Legea, eta aktak euskara hutsez egitea zilegi den ebatziko du; lan deialdietako hizkuntza eskakizunen aurka ere egin dute epaileek.
Irungo udaltzainen lan eskaintzaren harira EAEko Auzitegi Nagusiak emandako epaiaren aurkako elkarretaratzea, Bilbon.
Irungo udaltzainen lan eskaintzaren harira EAEko Auzitegi Nagusiak emandako epaiaren aurkako elkarretaratzea, Bilbon. MARISOL RAMIREZ / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Miren Garate -

2021eko abenduak 3

Frantziako Konstituzio Kontseiluak hizkuntza gutxituen legearen artikulu batzuk baliogabetu izana ez da izan aurten epaitegietatik euskararen aurka etorri den erabaki bakarra. Espainiako Auzitegi Konstituzionalera iritsi da Euskal Autonomia Erkidegoko Udalen Legea ere, eta hark ebatziko du udal aktak euskara hutsez egitea zilegi den ala ez. Lan arloan, berriz, bat baino gehiago izan dira lan eskaintza publikoetako hizkuntza eskakizunen harira auzitegietara iritsitako kasuak.

Vox alderdiak jarritako helegite batetik abiatuta hasi zen Udalen Legea aztertzen EAEko Auzitegi Nagusia, uztailean. Hain zuzen ere, Administrazioarekiko Auzien Salaren ustez, Espainiako Konstituzioaren 3, 14 eta 23. artikuluetan jasotako printzipio bat urra dezake legeak, hau da, gaztelaniak eta hizkuntza koofizialek «orekan» bizi behar dutela, «eta ez bata bestearen aurretik lehenetsiz edo hobetsiz». Horregatik, EAEko Auzitegi Nagusiak Konstituzio Auzitegiari galdetuko dio euskararen erabilerari buruzko artikuluak Espainiako Konstituzioa urratzen ote duen.

Sala horrek berak, maiatzean, bertan behera utzi zituen Irungo Udaltzaingoko hamabi lanposturen hizkuntza eskakizunak, euskaraz ez dakitenentzat «diskriminatzaileak» zirela argudiatuta —Irungo Udalak helegitea jarri zion—. Epaiaren arabera, ez litzateke beharrezko udaltzain den-denek euskara jakin behar izatea herritarrei administrazioarekiko harremana euskaraz izateko aukera bermatzeko.

Bide beretik, epaitegietan dago behin-behineko ordezko udaltzainen lan poltsaren deialdia ere, helegitea jarri baitzion CCOO sindikatuak. Puntuazioa kontuan hartzeko orduan euskarak meritua izan beharko lukeela zioen, eta ez «eskakizun baztertzailea». Lekuan lekuko administrazio publikoak irizpide propioak ezartzea eskatzen du sindikatuak, eta haren esku geratzea zein hautagairi emango dioten postua, ezarritako irizpide horiek kontuan hartuta.

Nafarroan ere bat baino gehiago izan dira antzeko erabakiak. Auzitegi Administratiboak ebatzi zuen euskara ezin dela meritu edo betekizun izan Atarrabiako Udalaren lantalde organikoko lan deialdi guztietan.

Euskara ez, alemana bai

Administrazioan Euskaraz taldeak salatu duenez, auzitegi berberak baliogabetu egin ditu lanpostu elebidunak edo baliogabetzat jo du euskara merezimendu izatea Zizur Nagusian, Berriobeitin, Berriozarren, Antsoainen eta Uharten ere. Era berean, Hizkuntza Eskubideen Behatokiak jakinarazi duenez, herrialdean hainbat izan dira euskara jakitea kontuan hartu ez duten lan eskaintza publikoak: ogasun kudeatzaileena, ikertzaile eta teknikariena, liburutegi arduradunena, suhiltzaile eta suhiltzaile kaboena, Nafarroako Unibertsitate Publikokoa...

Bereziki kezkagarritzat jo du osasun publikoan gertatutakoa; esate baterako, legeak ezarritako eremu euskaldunean osasun etxeetako 24 pediatria lanpostuetatik hirutan soilik eskatzea B2 titulazioa. Horrez gain, esan du legeak ezarritako eremu mistoko hamar osasun etxetako lanpostuetan zein eremu ez-euskalduneko 11 lanpostutan euskara ez zela eskatzen ez puntuatzen, baina alemanak, ingelesak eta frantsesak puntuatzen zutela.

Kontratazio publikoetan ere izan dira euskara baztertzeko erabakiak. Berriozarko kiroldegiko taberna kudeatzeko kontratuaren bi atal baliogabetu zituen auzitegi administratiboak: batetik, bezeroekiko arretan egongo diren langileek euskaraz komunikatzeko gaitasuna izatea eskatzen zuen; bestetik, tabernaren kudeatzaileak euskarazko komunikabideen presentzia «bermatu» behar zuen. Navarra Sumaren udal taldeak jarri zuen helegitea, eta auzitegiak ebatzi zuen «hizkuntzaren araberako diskriminazioa» zegoela kontratuan.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

«Euskarak izan behar du hezkuntza sistemako hizkuntza normalizatua»

«Euskarak izan behar du hezkuntza sistemako hizkuntza normalizatua»

Imanol Magro Eizmendi - Arantxa Iraola

Euskalgintzako eta kulturgintzako pertsona ezagunak batu ditu Euskalgintzaren Kontseiluak eta aldarrikatu dute euskara eta euskal kultura ardatz izan behar dituela Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako ontzen ari diren Hezkuntza Legeak

Euskal Hedabideen emankizuna, goizean, Baionan. ©Kanaldude

Euskalgintzaren prekaritateari aurre egitea «zaila» izanen da energiaren kariotze garaian, Kurutxarriren ustez

Oihana Teyseyre Koskarat

Ipar Euskal Herriko Euskal Hedabideek emankizun berezia egin dute goizean, Baionan. Euskaraldiaren biharamunean, bilana egin dute, eta euskalgintzaren prekaritatea ere izan dute aipagai.

 ©Gorka Rubio

Miren Dobaran: «Euskararentzat esparru gehiago irabazi behar ditugu; hori da gure obsesioa»

Julen Aperribai

Eusko Jaurlaritzak kirola, aisialdia eta eremu sozioekonomikoa ditu lehentasun nagusi. Hamarkada honetako hizkuntza politikaren oinarriak Euskara Sustatzeko Ekintza Planean zehaztu nahi ditu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.