Koronabirusa

COVID-19a zuten beste zazpi pertsona hil dira

2020ko ekainaren 7a
00:00
Entzun
Koronabirusa zuten beste zazpi lagun hil dira azken orduetan Hego Euskal Herrian. Eusko Jaurlaritzak ez du zehazten hildako bakoitza zein lurraldetan izan den, eta Nafarroako Gobernuak esan du Nafarroan ez dela hildakorik egon.

Kutsatu kopuruari dagokionez, berriz, beste hamalau laguni antzeman diete gaitza azken orduetan PCR probaren bidez: hamarri Nafarroan, hiru pertsonari Bizkaian eta bati Araban. Gipuzkoan ez dute kasu berririk antzeman azken orduetan. Euskal Herrian, 29.843 lagunek eman dute positibo COVID-19a antzemateko probaren batean, eta 2.096 heriotza zenbatu dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.