Urizarri aurkezteko eskaera egin diote EAko hainbat kidek

2017ko maiatzaren 21a
00:00
Entzun
EAko ehun militante pasak alderdiko idazkari nagusi kargurako berriro aurkezteko eskatu diote Pello Urizarri, Gasteizen egindako agerraldi batean. Han izan dira Eva Blanco eta Leire Pinedo EAEko legebiltzarkideak, eta Antxon Belakortu Gasteizko zinegotzia. Urizarrek oraindik ez du jakinarazi berriro aurkeztuko den. 2009tik dago karguan.

Urteotan hark egindakoa txalotu dute EAko kideek. «Ekintzez erakutsi du lana, konpromisoa, argitasuna, balio, koherentzia, zintzotasuna eta duintasunaren ikur dela». Nabarmendu dute «ausardia» izan eta «aurrerapausoa» eman izana legez kanporatzearen mamua gainean zenean, «beti egin duelako herri honen aukera politikoak zabaltzearen alde». Iritzi diote denborak «arrazoia» eman diola. «Urizar izan da, da eta izan behar da gurean gertatzeke diren gauza handien ekintzaile nagusietako bat».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.