Zubiaurre: «Ondare zerga kentzea ez legoke gaizki»

2019ko urriaren 29a
00:00
Entzun
Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiaren bidetik jo du Confebaskeko presidente Eduardo Zubiaurrek; haren hitzetan, «ez legoke gaizki ondare zerga kentzea». Gonzalezek aipatu zuen Madrilek berak kendu egin zuela, eta Europako herrialde gehienetan ez dagoela halakorik. Zubiaurrek ere antzeko argudioak erabili zituen atzo, eta esan zuen EAEko egoera «salbuespena» dela inguruarekin alderatuta.

Kritikoago agertu zen proposamen horrekin Jaurlaritzako Ogasun sailburu Pedro Azpiazu: «Ezin da eskatu zergak jaisteko eta, aldi berean, zerbitzu publikoen kalitateari eusteko. Inork ez dauka mirariak egiteko makila magikorik; dirua behar dugu gauzak egiteko».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.