Onintza Enbeita.
BIRA

Intimitatea

2019ko uztailaren 7a
00:00
Entzun
Ezagutu genuen ezezagunek elkarrekin hitz egiten zuten garai ez hain urrun bat. Aparkalekuko igogailutik Bilboko Areatzarako bidean eguraldiaz edo aparkatzearen zailaz hitz egiten zizun jendeak.Bazenekien ez zenuela jende hori berriro ikusiko, baina hori ez zen garrantzitsua. Autobusean zure liburua irakurtzeko ahalegina egiten zuten zure ondoan esertzen zirenek, eta trenean bere bizitza kontatzen zuen jendea bazegoen. Kafetegian eseri, eta alboko aulkian esertzen zenari zerbait esateko ohitura zeukan jendeak. Harategiko ilaran herrian gertatzen ziren gauzez enteratzen zen bat, eta medikuaren itxarongelan elkarrizketa luzeak izaten ziren. Ez ziren garrantzitsuak izaten, baina denbora pasatzeko balio zuten.

Orduan jende astuna iruditzen zitzaidan. Behin eta berriro galdetzen nion neure buruariea zergatik hitz egiten zidaten beti niri. Pentsatzen egoten nintzen etxean ez ote zuten entzuten zituen inor. Jende jasangaitza iruditzen zitzaidan, bere intimitatea edonori kontatzen ari den jendea.

Orain inork ez du inorekin hitz egiten trenean, autobus geltokian, arrandegian, itxaron gelan... baina intimitateak lehen baino gutxiago balio du. Gero elkarren ondoan eserita gauden lekuetan,ez diogu elkarri ezer esaten, eta bakoitzak bere mobilean irakurtzen du ondoan dagoenarenbizitza.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.