Onintza Enbeita.
BIRA

Maria Magdalakoa

2019ko uztailaren 21a
00:00
Entzun
Gregorio I.a aita santuaren arabera, Jesusek lapidaziotik salbatu zuen emakumea da Maria Magdalakoa. Joanen ebanjelioan agertzen da jazoera hori berez, baina hark ez zuen adulterioagatik hil nahi zuten andre horren izenik idatzi. Hortik iradokiko ziguten guri, akaso, Maria Magdalakoa bekataria izan omen zela. Jesus Galilean ibili zenean, haren etxean hartu omen zuen ostatu; izan ere, aurretik, sendatu egin behar izan zuen Jesusek emakume hura. Zazpi deabru atera ei zizkion barrutik. Azken urteetan asko zabaldu da Jesus eta Maria Magdalakoa bikotea izan ziren ustea ere. Gure amak, guzti horretatik urruti, urtero kantatzen zigun biharko egunez Elantxobera joaten ginenean: «Neska zaharrak joaten dira Madalenara, santuari eskatzera senar on bana, komeni bada».

Komeni edo komeni ez, pentsatzen dut Magdalakoaren bizitza emakume askok errepikatu nahi izango lukeela munduan zehar: bere garaiko lider handienaren maitasun ezinezkoa, ahaztezina izan. Begira, baina, hura ere nola pasatu den historiara: ez dago garbi nor izan zen, inork ez daki seguru zer harreman izan zuen Jesu Kristorekin, hari buruzko datuak nahastuta daude, ez dakigu zer pentsatzen zuen etorri behar zuen salbatzaileari buruz...

Antza, Hollywood ez zen izan maitasun erromantikoaren asmatzailea; lehenago ere ahalegina egin zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.