Onintza Enbeita.
BIRA

Presoak (III)

2019ko urtarrilaren 13a
00:00
Entzun
Pasatu da aurtengoa ere. Bete dugu Bilbo. Eguraldia izan dena izan dela ere, jendea han egon da. Neguak ez du inor etxean utzi. Urtero egoten garenak, iaz egon ezin izan zirenak, aurten lehenengoz etorri direnak, iaz kartzelan egon zirenak... denak ibili gara han. Asko ez ziren manifestazio amaierara heldu ere egin. Halakoetan, askok egiten dugu ibilbide alternatiboa: Zabalburutik pasatzea Odisea izaten da. Poztekoa da halako jendetza ikustea. Eta, hala ere, pentsatzen dut jende horren guztiaren energia beste zerbaitetara bideratzeko garaia dela jadanik. Urteak dira eskuz esku elkartu garela presoak etxera ekartzeko asmoz, eta energia hori guztia beste gauza askotarako erabili nahi dugu orain. Kontua da, presoak preso dauden bitartean, gure zati bat ere han dagoela. Gaur zortzi, neu ere kartzelan egongo naiz; baina niri atea irekiko didate kanpora atera nadin. Han daudenei irekitzea da lortu behar duguna. Ateak irekitzea ariketa sinplea da berez, baina kostatzen ari zaigu. Atzokoa eginda dago: ondo eginda. Baina ezin dugu tentsiorik galdu. Urtea luzea da, eta datorren urtarrilean beste zerbaitek batu behar gintuzke. Ez dezagun urtea pasatzen utzi, ekar ditzagun maite ditugunak. Ekar ditzagun geurera, herrira, etxera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.