Onintza Enbeita.
BIRA

Poza

2020ko otsailaren 2a
00:00
Entzun
Ez zitzaidan sekula gertatu. Zuetako askoren moduan, behar baino arropa gehiago erosten dut, baina sekula ez nuen manikirik ikusi neuk erositako zerbait soinean zuela. Joaten gara lodiok denda batera erakusleihoko minigona gustatzen zaigulako, eta barruan esaten digute gure neurrian ez dagoela halakorik. Nahi badugu bakeroak eta oinarrizko gauzak bai, baina ezer berezirik ez. Zergatik? Bada, heteropatriarkatuak ematen digun mezua delako modernoa eta sexia izateko minigona jantzi behar duzula, baina minigona laburregia bada puta zarela, eta lodia bazara ezin duzula minigonarik jantzi... eta horrela espiral amaigabe batean zeure burua errekara bota arte. Ez baitzara inoiz izango sistemak agintzen duen bezain ederra.

Total, lau kilo eta erdirekin jaio nintzenetik berrogei urte eta sei hilabete pasatu direnean, nik erosi berri ditudan sujetadore eta kuleroak, nik erosi ditudan neurrian ikusi ditut publizitate kanpaina batean nirearen antzeko gorputz batean. Eta bai, badakit, hori egiten duenak lodiongan negozioa ikusten duelako egiten du, baina normal sentitu naiz: ez handiago ez txikiago, normal. Beste edozein bezain pertsona, beste edozein bezain gorputz. Eta jende asko dago, gaude, ziren, dira, normalak izatea ukatzen diegunak gure normalitatea ez delako neutrala.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.