Onintza Enbeita.
BIRA

Enlatatuak

2021eko apirilaren 4a
00:00
Entzun
Denboraren mugak pentsatzen dugun baino lausoagoak dira. Gaur, Aberri Eguna da, kopako finalaren biharamuna. Hau idazten ari naizela, ordea, ez dakit nork irabazi zuen atzo. Izan ere, egunkarian publikatzeko idazten dugunontzat bihar da gaur. Gaur idatzi behar dugu, baina buruan biharko eguna izanda; guk gaur idazten duguna bihar irakurriko baitute irakurleek. Konplikatua dirudi, baina ohitura kontua baino ez da. Gainera, ez da arrisku handia: egun batetik bestera mundua ez da aldatzen.

Hala ere, egin nintzakeen iritzi artikulu bi: Realak irabaziko balu publikatzekoa bat eta Athleticek irabaziko balu publikatzekoa bestea. Hauteskundeetarako ere formula egokia litzateke. Bezperan lana eginda uzteko aukera izango genuke kazetariok ere. Beti berriaren gainean egon beharrean, gertaerei aurrea hartzeko modu bat izango litzateke: notizia enlatatuak eskaini eta kito.

Ez zaizue ondo irudituko, akaso, baina pentsa zuen bizitzetan zenbat enlatatutako gauza dauden. Pentsa astirik ez duzuelako, edo merkeagoa delako, edo bada ez bada neberan zerbait izateko aitzakiarekin, zuen auzoan fresko ekoizten diren zenbat gauza erosten dituzuen latetan urrutitik ekarrita. Ez dela gauza bera? Agian ez, baina seguruenetik bai.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.