EUSKARA BATUAK 50 URTE

Estresatzeko bi arrazoi

Manex Agirre -

2018ko abenduak 8

Ai, euskalkidun eremuetako euskal hiztunok. Gure egunerokoa egituratzen duen estres linguistiko nagusiarekin nahikoa ez, eta bigarren estres linguistiko mota ere bizkar gainean zamatuta eraman behar. Lehenengoak ezezagunaren edo inertziadun harreman baten aurrean jartzen gaitu, TELP, txapa zirkular, norbere inkernu edo bestelakoen bidez ahaldunduta egon ala ez, euskararen eta erdaren arteko hautua egitera behartuta. Bigarrenak, aldiz, ez hainbeste jendearen aurrean, ez bada irratiko mikrofono baten, kartelak diseinatzeko programa baten edo txioherriko denbora-lerroaren aurrean tekla-zartaka hasteko puntuan jartzen gaitu, ahalduntze-metodo landurik gabe oro har, norbere euskalkiaren eta euskara batuaren arteko hautua egitera behartuta. «Egokia al da, ulertuko al dit; ulertzen badit ere egokia al da».

Eta, hara non, banderizo bihurtzen gaituena, gure barruko agaramontar eta beaumontarrak ateratzen dituena, buruak ordenatu nahi duen baina azkenean erraien mendeko den guda zibil dialektikora garamatzana, lehenengo motako hizkuntza-gatazka baino, bigarren motakoa den. Irudia makabro samarra da, gainera: estres linguistiko bakarra bizitzera behartuta dauden euskalkibako eremuetako «horiek guztiak» («horiek guztiak» irakurtzean, irakur bedi euskaldunen gehiengoa, eta etorkizuneko euskaldunen gehiengo ia osoa), gu lokatzetan borrokan ari garen bitartean, harmailetatik begira egoten dira, eztabaida interesatu beharko litzaiekeen edo ez erabaki guran. Aspertu, eta sarrera ordaintzeaz damututa alde egiten duten arte.

Lehenengo estres motaz nahikoa hitz egin dugu azken asteotan. Bigarrenari heltzera noa. Euskaldunen gehiengoari zeharka soilik eragiten dion gatazkan hautu bat edo bestea egiteak ez dut uste kalitatearekin zerikusirik duenik. Askotxo esatea da, gaur egungo gazteen artean, euskalkia erabiltzen dutenek batua erabiltzen dutenek baino hizkera hobea dutela esatea. Erregistro informalaz, ahozkoaz, ari naiz. Esanindarraren defizita erdal txertaketekin berdintzen entzungo ditugu gazteak bai Santurtzin, eta bai Elizondon. Arazo bat daukagu? Hala bada, denok daukagu.

Gure gizartearen ikuskera klasikoak jada ez digu balio, eta hortik dator akats oso hedatu bat. Desagertu da (desagerrarazi dugu) euskal eremu urbanoa vs. euskal landa-eremua bereizketa. Pruden Gartziak argi dio: euskara batua sortzeko Txillardegiren sakoneko arrazoia euskara urbanoa sortzeko beharrak ekarri zuen. Orixek, adibidez, batuari zion mesfidantza «mundu urbanoarekiko zeukan uzkurtasunaren ondorioa» besterik ez zen. Eta, modu harrigarrian, 50 urtek gizartea errotik aldatu izan ez balute bezala, jada banaezinak diren bi mundu horien bereizketa hori egiten jarraitzen dugu sarri, euskararen kalitateaz ari garenean. Bereizketari ikuspegi linguistikoa erantsita, «euskal eremu urbanoa=plastikozko batua vs. euskal landa-eremua=euskalki aberatsa» formula aterako zaigu. Eta formula ez dago ondo. Edu Apodakari egunkari honetan bertan esandakoa lapurtuta: «Auzia ez da hizkuntza bera, komunitatea baizik».

Paradoxa bat zor diogu euskara batuari: gatazkarik ez zegoen lekuan gatazka sortzea; eta, gainera, ez gatazka bakarra, bi baizik. Orain eta hemen bizi garela gogoan izan, eta elkarrekin zerikusirik ez duten bi estres-mota horiek nola gainditu erabakitzea da gakoa. Hona proposamena: lehenengoa, ahaldunduta, tentsio eraldatzailea sortuta; bigarrena, kudeatuta, distentsio metatzailea eraginda. Izan ere, ea nor ausartzen den partida nagusia bietako zeinetan jokatzen dugun zalantzan jartzera.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Jendea maskararekin, Hendaiako tren geltokian. / ©Guillaume Fauveau

Leku publiko itxietan maskara erabiltzea baitezpadakoa izanen da Ipar Euskal Herrian

Ekhi Erremundegi Beloki

Jean Castex Frantziako lehen ministroak adierazi du heldu den astetik aitzina sartuko dela indarrean neurria Frantzian eta Ipar Euskal Herrian. Frantzia iparraldean eta Paris ingurunean foku gehiago agertu dira azken asteetan.

Nekane Murga jarduneko Osasun sailburua agerraldi batean. ©David Aguilar

80 kasu gehiago agertu dira Hego Euskal Herrian

Andoni Rekondo Izagirre - Joxerra Senar

Azken 24 ordutan 58 kasu agertu dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta beste 22  Nafarroan. Beste pertsona bat hil da COVID-19aren ondorioz

Iruñeko Carlos III etorbidean, jendea maskara eramanez. Erabilera orokortzen ari bada ere, joera hori areagotzea bilatzen du administrazioak. / ©IÑIGO URIZ /FOKU

Kalean ere, maskararekin

Joxerra Senar

Maskara erabili behar da toki irekietan eta itxietan: gaurtik aurrera Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan; bihartik Nafarroan. Hegoaldean, 80 kasu agertu dira, eta birusaren aurrean erne egotera dei egin dute.

Herritar bat maskara jantzita duela, artxiboko irudian. ©Luis Jauregialtzo, FOKU

Larunbatetik aitzinera maskara derrigorrezkoa izango da Trebiñun

Ainhoa Larretxea Agirre

Sei urtetik gorako herritarrek derrigorrez erabili beharko dute maskara leku ireki zein itxietan.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna