Onintza Enbeita.
BIRA

Besteak

2018ko irailaren 2a
00:00
Entzun
Mobilak ordu aldaketa automatikoki egiten hasi zirenetik, multzo bitan sailka gaitezke hemisferio honetan bizi garen pertsonak: autoko ordularia urte guztian ondo dutenak, eta besteak. Besteok utzi egiten diogu salpikaderoko erlojuari bere kabuz onera etortzen. Sei hilabetez ordu bete aurrerago edo atzerago izan eta gero, guk ezer egin gabe iristen da orratza munduaren ordura.

Ordu adaketak kentzea proposatu dute. Ez dakit zein izango den arrazoia zortzietan beti zortziak izan daitezen, baina biologikoki hobeto ibiliko garela irakurri dut hor nonbait. Psikologikoki ostera, arrisku larrian gaude ordulariari bere onera etortzeko sei hilabete ematen diogun jendea.

Izan ere, orain, sei hilabetez behintzat, munduarekin batera ibiltzen gara, baina ordu aldaketak benetan kentzen badizkigute, eta erabaki hori hartzen dutenean gure autoko ordularia gaizki badago, galduta gaude. Sei hilabete pasatuko dira, eta guk besteok baino ordu bete aurrerago edo atzerago jarraituko dugu. Gure aldean dena zehatz egiten duten lagun horiek sartuko zaizkigu kotxean eta «ordulari hori ez dabil ondo» esango digute. Eta ezingo diegu erantzun, «lasai, hilabete barru ondo ibiliko da».

Eta orduan mundua bi zatitan banatuko da: ordularia tokatzen zenean ondo jarri zutenak eta besteak. Eta horretarako arrisku larrian banago ere, ez nuke berriro ere besteen multzoan gelditu nahi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.