Onintza Enbeita.
BIRA

Sinboloak

2022ko maiatzaren 8a
00:00
Entzun
Badira urte batzukBizkargiren magalak aztertzen ari direla, eta hainbat gorpu aurkitu dituzte bertan. Pentsatzen dut askoz gehiago izango direla bazterretan desagertu direnak edo monokultiboak eta matarrasak eraman dituztenak. Gerra frontea egon zen Bizkargin; burdinazko gerrikoa deitu zitzaionaren partea zen.

Azken urteetako Bizkargiko egunetan memoria ariketak egin dira eta beharrezkoak dira. Kontua da galtzaileen memoria gutxi batzuen interesekoa zenean ere Bizkargi bazela guretzat erresistentziaren sinbolo. Bizkargin bertsotan egitea, adibidez, bada katebegi bihurtzen gaituen gauza bat. Inork ez digu deitzen eta urtero joaten gara, lehen ere beste batzuk joan ohi ziren moduan. Saio inportantea da Bizkargikoaabertzale, feminista eta euskaldun sentitzen naizen honentzat. Han eutsi egin zitzaion ginenari, eta, gerra galdu egin zuten arren, gure aitona-amonek ez zuten izatea galdu. Eta horri esker egin ginen gu euskaldun. Orain memoriarako gero eta seinale gehiago agertzen dira Bizkargin, eta horiei ere merezitako lekua egin behar zaie historian. Beti egin dena eta orain egin daitekeen guztia batzea tokatzen zaigu: sinbolikoki esan nahi duena galdu gabe, errealitateak ematen dizkigun zatiekin gure puzzlea osatzen jarraitu behar dugu: izan zirenena eta garenona.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.