Onintza Enbeita.
BIRA

Isilekoa

2022ko irailaren 4a
00:00
Entzun
Badago zaratarik ateratzen ez duen jendea. Gutxitan izaten dira ezeren protagonista, baina beti izaten dira guztiaren parte garrantzitsu. Inguruan ez ditugunean konturatzen gara zenbat gauza egiten dituzten inori ezer eskatu edo agindu gabe. Besteok sariaren bila edo onespenaren bila gabiltzan bitartean deskantsua hartzen dute, eta gero berriro lanera. Miresgarria da guztiok behar ditugun gauzak nola egiten dituzten bueltan ezer itxaron gabe. Militantzian gertatzen da, herri mugimenduetan ere bai, baina baita gure etxeetan ere. Besteok ez dugu ikasten. Ondotik alde egiten dutenera arte haiek ez baleude bezala ibiltzen gara, edo hauek egindako lana berez egin balitz bezala. Berez ez da ezer gertatzen, ordea.

Badaude, gainera, besteok baino askoz azkarragoak direla uste dutenak, eta halako edo bestelako leloa dela, ez dela inoiz espabilatuko, kobratu egin behar lukeela… esaten digute. Sutan jartzen naiz. Guztion ardura behar luketen lanak egiten dituen jende hori ez da leloa; gutxiago inozoa. Seguruenetik geure burua ezinbestekotzat daukagun gehienok erraz ordezkatzeko modukoak izango gara proiektu guztietan, eta isileko lana galtzen dugun arte, duten balioa ematen ez jakiteko bezain inozoak gara, gainera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.