Onintza Enbeita.
BIRA

Ispilua

2019ko martxoaren 10a
00:00
Entzun
Ispilu guztiak kendu ditu etxetik. Handiak oparitu egin ditu, eta txikiak apurtu. Mila zatitan ispilu bakoitza. Espantuz begiratu dio egin duen obrari: lehen hiru ispilu txiki zituen lekuan, orain dozenaka mini ispilu ditu. Sartu poltsetan, eta denak bota ditu. Horixe omen du modua presioari ihes egiteko: aurpegi txarra daukat, loditu egin naiz, alkandora hau ez zait ondo gelditzen, nora noa ni gona honekin, ilea zuritu zait... Ispiluak kenduz gero, arazo guztiak amaitu egingo zaizkiola pentsatu du. Kalera atera denean, ordea, mundu bete ispilu agertu zaizkio. Erakusleiho gehienetan ikusi du bere buruaren irudia kalean nola doan, kalean nola datorren. Tabernara sartu da, eta hara: han ere ispiluak ipini dituzte dekoraziorik modernoenetan jartzen dituzten moduan. Ondo garbitutako autoetan bere burua ikusten du etengabe. Lagunen eguzkitako betaurrekoetan ere bera dago. Desesperatu egin da. Gogoa izan du lagunari antiojoak erantzi, lurrera bota, eta gainean salto egiteko.

Ariketa sinpleagoa zuen ispiluaren aurrean jarri, eta ispiluaren beste aldean dagoen horri irribarre egitea, aldatu nahiko lizkiokeen gauzak ere onartzea, haren irribarrea poltsikoan gorde eta kalera elkarrekin ateratzea. Baina gauza sinpleak zailak izaten dira askotan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.