Onintza Enbeita.
BIRA

Uztailak 18

2021eko uztailaren 18a
00:00
Entzun
Gaur bezalako egun batez hasi zen Espainiako Errepublikaren kontrako estatu kolpea ofizialki. Ofizialki diot, ordurako erabaki batzuk hartuta edukiko zituztelako kolpea prestatu zutenek. Aurretiaz jakingo zuten armadan zenbat aldeko indar zituzten. Kontua da gaurko eguna hartzen dela sarraskiaren hasieratzat. Sartu ziren Andaluzian gora eta gerrarako prestatzeko astirik izan ez zuen jende xumea hil zuten, saldoka. Iparraldekooi irakaspen on bat eman behar zitzaigula esan zuen Mola jeneralak gero, eta erre zituzten Gernika, Durango, Otxandio, Bilbo... txikitu zuten Nafarroa eta irabazi zutela pentsatu zutenean, 40 urteko amesgaiztoa eraiki zuten. Eraikitakoari handi iritzi, nonbait, eta eurak hil ondoren gauzak ez aldatzeko formula asmatu zuten. Eta hor gaude oraindik. Iragana gainditu ezinda.

Entzun, bestela, aste honetan bertan Naia Zuriarrain eta Saioa Agirrek kontatutakoa. Inork zalantzarik bazuen, demokrazia estoldatsu honetan torturatu egin da. Asko. Gehiegi. Inpunitate osoz mehatxatu eta hil gaitu poliziak. Eta askotan pentsatzen dut orain ere hala egingo lukeela aitzakia handien beharrik gabe; ez baita etenik egon uztailaren 18 hartatik. Eta zerbait eten zitekeela usaindu dutenerako, hor daude berriro faxistak erasorako prest.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.